Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu berri du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari buruzko dekretua. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Kartera arautuko duena.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Gizarte Zerbitzuen euskal sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera arautzen duen dekretua, hala, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legean aurreikusitako zerbitzu eta prestazioetarako eskubideari zehaztasun praktikoa emanik. Dekretu hori beharrezkoa da Gizarte Zerbitzuen Legea gauzatzeko, eta bertan zehaztu dira zerbitzu bakoitzaren izaera, helburua, hartzaileak, eskuratzeko eskakizunak eta ordainketa partekatua duen ala ez.

Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta Eudelek osatutakoa, duela zenbait hilabete onartu zuen Gizarte Zerbitzuen euskal sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera. Orain, Legearen arauak garatze aldera, dekretu hau onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Jaurlaritzak azpimarratu du Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari buruzko dekretua onartuta eta Gizarte Zerbitzuen euskal sistema unibertsalizatuta, 2016ko abenduaren 26tik aurrera, Gizarte Zerbitzuen Legean zehaztu bezala, Euskadik aurrerapauso handia emango duela ongizate-estatua sendotzeko bidean. Ongizate-estatuak lau oinarri ditu euskarri: hezkuntza-sistema, osasun-sistema, pentsio-sistema eta gizarte-zerbitzuen sistema.

Legearen 22. artikuluak Euskadiko biztanleek eskubidez dituzten prestazio eta zerbitzu horien zerrenda biltzen du; besteak beste, honako hauek: lehen mailako arretaren arloan: informazioa, balorazioa, diagnostikoa, orientazioa, etxeko laguntza, esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, telelaguntza eta alojamendua; bigarren mailako arretaren arloan: mendetasunaren, urritasunaren, bazterkeriaren eta babesgabeziaren balorazioa eta diagnostikoa, egoitzak, eguneko eta gaueko zentroak, okupazio-zentroak, atseden-zerbitzua, garraio egokitua, familiako esku-hartzea eta bitartekaritza, familientzako elkarguneak, adopzioa eta abegia, eta, azkenik, hainbat diruzko prestazio: familia inguruneko zaintza, zerbitzuari lotutako prestazioa, laguntza pertsonaleko prestazioa, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prestazioak, eta abar.

Prestazioen eta Zerbitzuen Karterari dagokionez, deskribatutako asko aurretik ere ematen zituzten Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Euskadiko udalek. Berritasuna zera da, zerbitzu, laguntza edo prestazio horiek eskubide subjektibo izatera igaro direla, hau da, legez exijitu ditzaketela herritarrek eta ez daudela aurrekontu-gorabeherei lotuta.

Zerbitzu-kartera

Karterak gizarte-zerbitzu horiek nola finantzatuko diren zehaztea du helburu. Horretarako, Euskadin martxan ziren gizarte-zerbitzu guztien inbentarioa egin zen lehenik, eta nork kudeatzen zituen eta nork finantzatzen zituen hartu zen aintzat.

Ondoren, tartean ziren erakunde guztiekin ezarri zen erakunde bakoitzak hartuko zuela bere gain herritarrei eman beharreko prestazioen eta zerbitzuen finantzazioa, eta, hortaz, doikuntzak egin beharko zituela bakoitzaren eskumenen arabera. Horretarako Finantzen Euskal Kontseiluak datorren urtean 10 milioi euroko funts bat ezarriko duela aurreikusi da. Funts hori udalei zuzenduko zaie sortuko diren zerbitzu eta prestazio berrietarako azpiegiturak prestatze-aldera. Era berean, 2017tik aurrera, urtero 20 milioi euro esleitzea aurreikusi da, epemugarik gabe, Kartera finantzatzen laguntzeko.

Legea bertan zein Karteran komunitate-eredua ezarri da arretarako eredu gisa. Helburua ez da behar duen horri arreta ematea, baizik eta lehentasunez gure erkidegoan ematea arreta hori, bizi den lekuan eta dituen beharren eta nahien arabera.

Karterak erakundeen egungo arkitektura errespetatu nahi du, baina, era beran, Gizarte Zerbitzuen plangintzan lurraldeek, mankomunitateek eta udalerriek beren urratsak egokitzea bilatzen du, hala erantzun berak eman ahal izan ditzaten premia berdinen aurrean, betiere erakunde bakoitzaren kudeaketa-autonomia errespetatuta. Helburua lurralde historiko bakoitzeko lan-esparru bakarra ezartzea da, eta arreta unibertsaleko eredu bat hedatzea, orain arte izan diren ereduei amaiera emanez.

26 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RafaelArmesto
    2015.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios S... http://t.co/u1wiXVNIYS

  • @ehlabe
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios S... http://t.co/

  • @aarrizabalaga
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliQuinta: Aprobado Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones Sistema Vasco de Servicios Sociales. Fin de la incertidumbre http:/…

  • @MatiaFundazioa
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus aprueba el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales http://t.co/PRc1kTgC1z

  • @MatiaFundazioa
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus-k onartu berri du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari buruzko dekretua http://t.co/PRc1kTgC1z

  • @EuskadiLagunkoi
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Eusko Jaurlaritzak onartu berri du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari... http://t.co/

  • @EuskadiLagunkoi
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios... http://t.…

  • @Etorkintza
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    @gobiernovasco #serviciosociales como derecho subjetivo, es decir, legalmente exigibles por la ciudadanía.
    http://t.co/UdlWRneog8

  • @Etorkintza
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Onartu berri da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari buruzko dekretua http://t.co/NyqztjfSCG

  • @mikel_uriguen
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @SiiS_doc: El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de #ServiciosSociales http://t.co

  • @caritas_bizkaia
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @SiiS_doc: El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de #ServiciosSociales http://t.co

  • @BetionEJGV
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak onartu berri du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterari... http://t.co/aMOo768obr

  • @BetionEJGV
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios... http://t.co/aT58OZ7m1X

  • @mfidelramos
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios S... http://t.co/

  • @fevas
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha aprobado el decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios S... http://t.co/81Ps9GxNGk

  • @arkonadaej
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @zubietxe: Se ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales. http://t.co/CSFEPzh

  • @FSartu
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @SiiS_doc: El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de #ServiciosSociales http://t.co

  • @GoiztiriElkarte
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @zubietxe: Se ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales. http://t.co/CSFEPzh

  • @miinmitxu
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @SiiS_doc: El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de #ServiciosSociales http://t.co

  • @ekiots
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @LoliQuinta: Aprobado Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones Sistema Vasco de Servicios Sociales. Fin de la incertidumbre http:/…

  • @SiiS_doc
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de #ServiciosSociales http://t.co/JZcnz6LIdT

  • @LoliQuinta
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Aprobado Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones Sistema Vasco de Servicios Sociales. Fin de la incertidumbre http://t.co/xEH8sqgdIk

  • @zubietxe
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Se ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales. http://t.co/CSFEPzhEjE

  • @JulianForli
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales. http://t.c

  • @Gorabide
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    El @Gob_eus ha aprobado el Decreto de Cartera de Servicios y Prestaciones del Sistema Vasco de Servicios Sociales. http://t.co/kvnt8psvsd

Komunikabideek behera kargatzeko