Berriak Lehendakaritza
Eu

Bozeramailearen prentsaurrekoa Gobernu Bileraren ostean

2010.eko uztailak 27

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, Gobernu Bileran hartutako erabakietako batzuk azaltzeko.

1,08 milioi euro prestakuntza- eta hezkuntza-berriztapeneko proiektuetarako

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, ikastetxean prestakuntza-proiektuak eta Hezkuntza Berriztapeneko proiektuak egitera unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak deitzen dituena eta 2010/2011 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek egiteko dirulaguntzak emateko baldintzak zehazten dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoei dirulaguntzak ematea eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maila eta mota desberdinak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko titularitate pribatuko itunpeko ikastetxeei diruz laguntzea ditu 1,08 milioi euroko zenbateko globaleko deialdi honek helburu, 2010/2011 ikasturtean ikastetxean prestakuntza-proiektuak eta Hezkuntza Berriztapeneko proiektuak egiteko.

Jaurlaritzak 3 milioi euro eman ditu Bilboko Erriberako Merkaturako

Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmen bat aldatzea onartu du gaur, eta hitzarmen horren bitartez, 3 milioi euro eman dira Bilboko Erriberako Merkatua erabat birgaitzeko obrak finantzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmen bat zeukaten lehendik sinatuta helburu horretarako. Nolanahi ere, obrak 2012ko lehenengo seihilekora bitarte atzeratu izanak (2010. urtean ekin ordez, hasiera batean aurreikusita zegoen bezala) eragin du akordioko hainbat baldintza aldatu behar izatea.

Gaur onartu den dokumentuan 3 milioi euroak ordaintzeko baldintzak biltzen dira, baita bi erakundeetako lau ordezkarik osatuko duten jarraipen-batzorde berri bat sortzea ere. Beraz, Jaurlaritzak modu aktiboan parte hartuko du merkatuaren edukia definitzeko prozesuan eta merkataritza-nahasketa berria eratzeko lanetan, Bilbo Zaharra biziberritzeko lokomozio-eginkizuna hartuko baitu. Era berean, batzorde horrek eskumena izango du obren bilakaera balioesteko alderdi arketoktinokiari dagokionez.

Gobernuak 7,1 milioiko diru-laguntza emango du garapen jasangarria sustatuko duten ekintzak burutzeko

Gobernu Kontseiluak 7.100.000 euroko kopurua ematea onetsi du gaur egindako bileran, udalek, mankomunitateek, bestelako tokiko erakundeek, erakunde autonomoek eta tokiko izaera duten merkataritza-sozietateek garapen jasangarria bultzatuko duten ekintzak gauza ditzaten.

Modu horretan, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Agindua baimendu du. Agindu horren bidez, lurzoru kutsatuei, atmosferari, biodibertsitateari edo Eskola Agenda 21ari lotutako ekintzak burutzea xede duten diru-laguntzen deialdia egiten da.

Eusko Jaurlaritzak 430.000 euro bideratuko ditu goi-mailako kirol-lehiaketen antolamendura

Gobernu Kontseiluak Kultura sailburuaren agindu bat onartu du, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak sustatzeko diru-laguntzen lerroa ezartzen duena. Deialdi honetako diru-laguntzetarako aurreikusitako gehieneko guztizkoa 430.000 euro da.

Agindu honetan, 2010ean egin edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen da. Goi-milako kirol-lehiaketak izango dira nazioarteko edo Europako federazio baten edo nazioarteko izaerako liga profesional baten egutegi ofizialetan bildutako kirol-lehiaketak. Deialditik kanpo geratuko dira erakusketa- edo ikuskizun-izaerako kirol-lehiaketak. Eusko Jaurlaritzarentzat goi-mailako kirol lehiaketen antolamendua sustatzea garrantzitsua da, kirola egitera bultzatu, goi-mailako euskal kirolariei lehiaketa-marko bat eman eta jarduera ekonomikoa sortzen dutelako, eta horregatik egin du deialdi hau.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010-07-27)

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-07-27n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia