Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

1,5 milioi euro kultura-artekotasuna sustatzeko eta hizkuntza sendotzeko programetarako. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-10-06

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikasle etorkientzat kultura-artekotasuna sustatzeko eta ikasle sartu berrien hizkuntza errefortzuko programak gauzatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua.
Sartu berri diren ikasleei zuzenduriko hizkuntza errefortzuko programak, Euskadiko hizkuntza ofizialak ez ezagutzearekin zerikusia duten zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduak izango dira.

Deialdi honek 1,518 milioi euroko diru-kopurua du, eta Lehen Hezkuntza edo/eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Euskadiko itunpeko ikastetxeei dago zuzendua. Deialdi honen helburua da, 2015-2016 ikasturtean aipaturiko programa horiek martxan jartzeak eragiten dituen exekuzio nahiz pertsonal gastuak finantzatzea.

Joan zen 2014-2015 ikasturtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, orotara, kultura-artekotasuna sustatzeko eta hizkuntza sendotzeko 88 programa lagundu zituen diruz, itunpeko ikastetxeek aurkeztutako programak denak ere. Aurtengo ikasturte honetan, ikastetxeek hilabeteko epea izango dute euren proiektuak aurkezteko, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan