Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

177.335 euroko dirulaguntza ikastetxeentzat hitzartutako unitateak murrizteak eragindako kalteak arintzeko. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-10-06

Erabakia, 2013/2014 eta 2014/2015ikasturteetan hitzartutako unitateak gutxitzeak ukitutako ikastetxeei diru-laguntza zuzenak emateari buruzkoa, Administrazioa, Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Enpresarien Elkarte eta Erakunde Sindikalen arteko 1997ko ekainaren 5eko Akordioa betetzeko.

LABURPENA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, EAEko Administrazioaren eta Irakaskuntza Pribatuko erakunde patronalen eta sindikatuen artean 1997ko ekainaren 5ean hartutako Akordioa aplikatuz, Gobernu Kontseiluak ikastetxeei 177.335 euroko diru-laguntza ematea erabaki du gaurko bileran, 2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteetan hitzartutako unitateak murrizteak ikastetxeei eragindako kalteak arintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan