Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lekeitioko Abaroa Jauregia, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratu da. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

Dekretua, Lekeitioko (Bizkaia) Abaroa jauregia, monumentu- multzo kategoriarekin, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko dena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez onartu du, Lekeitioko (Bizkaia) Abaroa Jauregia Sailkatutako Kultura Ondasun (Monumentu-multzo Kategoriarekin) izendatzen duen Dekretua.

Dekretuak Kultura Ondasun honentzat ezartzen dituen mugen barnean hartzen dira, jauregiaren eraikinarekin eta beronen lorategi eta lur sailarekin batera, guardaren etxea, Pietate ermita eta enborrean 100 cm edo gehiagoko perimetroa duten lorategiko zuhaitz guztiak. Zedarritze hau, Lekeitioko hirigune historikoaren ondoan dagoen Abaroa Jauregiaren monumentu-multzoak dituen balio kulturalak babesteko asmoz ezarri da.

Lekeitioko Abaroa Jauregia lau angeluko eraikina da, lau puntu kardinaletara begira egina, eta arbelezko teilatuz estalia. Bost solairutan banatua dago: zerbitzu-solairua, haren gaineko hiru solairu nagusi, eta teilatupeko solairua. Alfred Feine arkitektoaren lana da jauregi hau. Eklektizismo frantziarreko arkitekto garrantzitsuenentzat jotzen den honek, bere ibilbide profesionalaren amaiera aldera proiektatu zuen eraikina. 1891n sinatu zituen Feinek Abaroa Jauregiaren planoak, eta gaur egun oraindik, aldaketa gutxirekin gordetzen da plano haietan ezarritako espazioaren antolaketa.

Jauregia eraikitzeko erabilitako materialei dagokienez, kareharri grisa nabarmentzen da (kanpoko eskaileran, behe solairuko fatxadako harlanduan, lehen eta bigarren solairuetako balkoietan erabilia), baina baita Ereñoko marmol gorria ere, fatxadako zenbait elementutan ikus daitekeena (balkoien balaustreetan, eta ekialdeko fatxadako zutabeetan).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak Euskal Kultur Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen erroldan erregistratuko du Abaroa Jauregia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau