Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

200.000 euro Gurutze Gorriari, pobrezia energetikoaren arloko proiektu bat bultzatzeko. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

Erabakia, Euskadiko Gurutze Gorriari diru-laguntza ematekoa. Helburua: "Pobreza energética" proiektu garatzea.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskadiko Gurutze Gorriari 200.000 euroko diru-laguntza bat ematea onartu du, krisiaren ondorioz etxebizitzarekin arazoak dituzten familiei laguntzeko pobrezia energetikoaren arloko proiektu bat bultzatzeko. Proiektu hau Euskadiko Gurutze Gorriak pertsona behartsuenei laguntzeko asmoz egin duen 2015-2019 aldirako ekintza-planaren parte da.

Proiektua gauzatuz, honako helburu orokor hau lortu nahi da: Ahultasun egoeran edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden familien beharrik premiazkoenak asetzea, krisiaren ondorioak jasaten dituzten familiei hilabete bukaeran ekonomikoki laguntzea eta bestelako beharrak identifikatzea eta asetzen saiatzea, bideratze, orientatze eta koordinazioen bidez, horretarako baliabide egokiak emanda.

Zehazki, honi esker, diru-sarrera txikiak dituzten familien etxebizitza- eta hornidura-gastuen (argia, ura eta gasa) zati bat estaliko da, familiei beren behar oinarrizkoenak arintzeko zer beste baliabide eskura ditzaketen jakinaraziko zaie / horietara bideratuko dira, familiei premiazko laguntza hau hurbiltasun-irizpide batean oinarrituz helaraziko zaie, baliabide komunitarioen eta Gurutze Gorriaren Lurralde Sarearen bitartez, egoera horretan dauden familien eta pertsonen estres eta antsietate egoera hobetuko da, egoera horri aurre egiteko gaitasunak bereganatzen lagunduko zaie eta familien eta pertsonen ahalmenak hobetuko dira, energia aurrezten erakutsiz.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @InmadeMiguel
    2015.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @konpantzia: Gobierno Vasco ha acordado una subención a Cruz Roja para impulsar un proyecto de pobreza energética http://t.co/1NYv8uu6Tx

  • @konpantzia
    2015.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco ha acordado una subención a Cruz Roja para impulsar un proyecto de pobreza energética http://t.co/1NYv8uu6Tx