Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 383.000 euro bideratuko ditu kalitate erregimenen pean babestutako nekazaritzako elikagaiak sustatzera. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

LABURPENA

Lehen aldiz parte hartzen duten nekazarien partaidetza eta informazio eta sustapen jarduerak finantzatuko ditu.
Kalitatearen bitartez nekazaritzako elikagaien ekoizpena bereizteko lanetan aurrera egiteko exekutibo autonomoak duen estrategiaren baitan sartzen dira laguntzak.

Eusko Jaurlaritzak, 2015eko urriaren 6an egindako azken Kontseiluan, onartu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak emandako Agindua, zeinaren bidez nekazaritzako produktu eta elikagaien kalitate erregimenetarako, hau da, Jatorri Izendapen, Adierazpen Geografiko Babestu eta kalitate bereizgarrietarako laguntzak iragartzen diren 2015eko ekitaldirako. Neurri horietara 383.000 euro inguru bideratu dira, zati batean FEADER Europar Erkidegoaren funtsak finantzatuta, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Planaren babespean.

Laguntza horien helburua da kalitatearen bidez euskal nekazaritzako elikagaien ekoizpena bereizteko lanetan aurrera egitea, Euskadiko nekazaritzako elikagaien lehiakortasunaren alde egiteko Eusko Jaurlaritzak erabakitako estrategiaren zatia baita.

Nekazaritzako elikagaietarako laguntzak:
Kalitate erregimenetan lehen aldiz parte hartzen duten nekazarientzat, urteko prima bat bideratuko da ustiategiko, eragindako kostu finkoen mailaren arabera, onuradunak izena ematen duen urtean hasi eta gehienez ere 5 urteko epean. Aurreikusitako gehienezko zuzkidura 114.893,62 eurokoa izango da.

Kalitate erregimen baten pean dauden produktuen informaziorako eta sustapenerako ekoizleen elkarteek Erkidegoko merkatuan egiten dituzten jardueretarako. Jarduera horiei diru laguntzen bidez lagunduko zaie, eta informazio eta sustapen ekintzen kostuetatik diruz lagundu daitezkeenen portzentaje bat izango da diru laguntzaren zenbatekoa. Guztira 268.085,11 euro bideratuko dira diru laguntza horietara.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaren eredua www.euskadi.eus web orrian dago eskuragarri, eta eskariak Eusko Jaurlaritzako Elikagai Kalitate eta Industriako zuzendariari bidali behar zaizkio, agindua argitaratu eta gehienez ere hamabost eguneko epean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau