Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko Administrazio Publikoen bermea du gaur izapidearen azken txanpari ekingo dion Euskadiko Enplegu Publikoaren Legeak

2015.eko urriak 07

 

  • Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak aldeko txostena eman dio gaur lege-aurreproiektuari. Legeak arau-esparrua eguneratzeko aukera emango du, Euskadiko administrazio publikoetan diharduten 110.000 langileen errealitatera egokitzeko.
  • Eusko Jaurlaritzak poza agertu du, adostasun maila handiaz jaio delako aurreproiektua. Orain, Legebiltzarrari helaraziko zaio, urtea amaitu aurretik eztabaidatu eta onartu dadin.
  • Beste berritasunen artean, enplegua finkatzeko prozesu bereziak sartu dira testuan, Euskadiko administrazio publikoetako behin-behinekotasun tasa altuekin amaitzeko, bitarteko langileek hartutako ezagutza deskapitalizatu gabe.

Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak –Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, EUDELeko eta Euskadiko administrazio publikoetan nagusi diren sindikatuetako ordezkariek osatua– aldeko txostena eman dio Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektuari.

Behin aholku-batzorde horren babesa lorturik, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari bidaliko dio aurreproiektuaren testua. Haiek azken txosten bat eman beharko dute, Gobernu Kontseiluak testua onartu eta Euskal Legebiltzarrera bidali aurretik. Aurreikusi denez, urtea amaitu baino lehen onartuko dute.

Euskadiko Enplegu Publikoaren Legea izango denak euskal administrazio publikoetan diharduten 110.000 langileei eragingo die. Horregatik, lortutako adostasun-maila altuaren garrantzia nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, Euskadiko erakundeen bermea jaso du legeak.

Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua 1989an sortu zen, euskal administrazio publiko guztien funtzio publiko arloko neurriak koordinatzeko kide anitzeko organo goren gisa. Organoaren nahitaezko funtzioen artean sartzen da Euskadiko langile publikoei eragiten dieten lege-aurreproiektuei buruzko txostenak ematea.

EUSKADIKO ENPLEGU PUBLIKOAREN LEGE AURREPROIEKTUA

Euskadiko Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektuak Funtzio Publikoko Legea eguneratuko du, duela 15 urtetik baino gehiagotik indarrean. Helburua hau da: arau-esparrua berritzea, eta Euskadiko administrazio publikoentzat lan egiten duten pertsonen errealitate berrira egokitzea, Euskadiko administrazio publikoetako kategoria profesional batzuetan izaten diren bitartekotasun tasa altuekin amaitzeko, bitarteko langileek lanean emandako urteetan hartutako ezagutza eta trebetasunak deskapitalizatu gabe.

 Aurreproiektuak dakartzan berritasun nagusien artean, nabarmentzekoak dira xedapen hauek:

  • «Enplegua finkatzeko prozesu bereziak sortzea, bitarteko, aldi baterako lan-kontratuko eta sententziaz finkoa ez den mugagabeko lan-kontratuko langileentzat». Aurreproiektuak zenbait formula zehazten ditu, lan-eskaintza publikoak deitzen dituen administrazioan aintzat har dadin langile horien eskarmentua. Orobat proposatzen du administrazioek «sarrera-txanda bereiziak» deitu ahal izatea, egonkortasuna emateko, bai lehiaketara deitutako lanpostuan 8 urtetik gorako esperientzia egiaztatu ditzaketen langileei, eta bai % 40tik gorako bitartekotasun-tasa duten kategoria profesional batean daudenei ere. Nolanahi ere, Euskadiko administrazio publikoek, gehienez, hautaketa-prozesu bakoitzean eskainitako lanpostu guztien %60 gorde dezakete sarrera-txanda berezirako.
  • Norberaren bizitza, lana eta familia bateratzea:Langile publikoek baimen hauek izango dituzte legez, gutxienez: 20 asteko amatasun-baimena, baita haurra adoptatzen edo etxean hartzen denean ere (orain, 18 aste dira), 32 eguneko aitatasun-baimena (28 egun dira orain) eta 8 ordu urtean, lehen-mailako edo familia-etxean bizi diren senitartekoak sendagilearen kontsulta, tratamendu nahiz miaketa medikoetara laguntzeko.
  • Langile publiko guztien «karrera profesionala»:talde horren langileen lana aitortzeko eta aintzatesteko: aukera izango dute lanpostuz aldatu beharrik gabe mailaz igotzeko eta haien ordainsarien baldintzak hobetzeko.
  • Zuzendaritza Publiko Profesionala sortzen du, hala, administrazioan lan egiten duten langileek zuzendaritza postuak bete ahal izango dituzte, meritu eta gaitasunak kontuan izango dituen prozedura publiko baten bitartez.

BILERAN PARTE-HARTZAILE:

  • GOBERNUA: Funtzio Publikoko sailburuordea, Andrés Zearreta, Funtzio Publikoko zuzendaria, Juan María Barasorda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP-HAEE) zuzendaria, Maite Iruretagoiena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Langileriaren kudeaketa zuzendari Konrado Mugerza eta Osasun saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari Mª Jesús Múgica.
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA: Bizkaiako Foru Aldundiaren Funtzio Publikoko zuzendaria, Cesar González de Heredia
  • GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Funtzio Publikoko zuzendaria, Maite Barruetabeña.
  • EUDEL: Mungiako alkate eta EUDELen Funtzio Publikoko ordezkari Ager Izagirre Loroño eta Bilboko Udalaren Giza Baliabiden zuzendaria, Javier Arizabaleta Sanmiguel .
  • SINDIKATUAK: CCOO-ko ordezkari 1, ELAko 3, LABeko 1 eta UGTko 1 
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko azaroak 05

    Derechos, derechos ...
    ... dónde están las obligaciones?
    ... la exigencia?

    Eficacia (alcanzar objetivos; hay que ponerlos, y medirlos)
    Eficiencia y economía (a un coste razonable)

  • 2015.eko urriak 08

    En ningún momento se menciona que se ha aprobado con el informe favorable de los 10 representantes de la administración y la oposición unánime de los 6 representantes de la parte sindical. ¿Consideran irrelevante este dato? ¿Consideran veraz esta información sin ese dato?

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)