Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Bizkaiko eta Arabako ertzain-etxeetan 120 zerbitzu-eginkizun betetzeko deialdia egiteko akordio bat lortu du, ESAN, Euspel eta Comisiones Obreras sindikatuekin

2015.eko urriak 06

Hitzarmenari esker, 600dik gora ertzainek beraien lan egoera hobetu ahal izango dute, etxetik gertuagoko lantoki batean jardunda 

Segurtasun Sailak Bizkaiko eta Arabako ertzain-etxeetan guztira 120 zerbitzu-eginkizun betetzeko deialdia egingo du, ESAN, Euspel eta Comisiones Obreras sindikatuekin lortu duen akordioaren ondorioz. Akordio hori gaur berretsi dute, 103. Mahaian. Akordioari esker, zerbitzu-eginkizun berri horiek sortuko dituzten desplazamenduen «domino-efektuaren» eraginez, 600dik gora ertzainek beraien etxetik gertuagoko lantokietan lan egin ahal izango dute, hala nahi izanez gero.

Lekualdatzeen lehiaketaren ondoren egingo da 120 zerbitzu-eginkizun horiek betetzeko deialdia. Lehiaketa horren bidez, historian lehenengo aldiz, jarduera aktiboan dauden ertzainen % 95 plazen jabeak izango dira, eta horrela, Ertzaintzako sindikatuen aldarrikapen historikoetako bati erantzungo zaio. Ertzain horiek, hala nahi izanez gero, aipatutako zerbitzu-eginkizunak betetzeko hautagaiak izango dira eta antzinatasunaren arabera esleituko dira eginkizunak.

«Zerbitzu-eginkizun hauek betetzeko deialdia eginez, urtarrilean, lekualdatzeen lehiaketa bukatzean, ertzain askok beraien lanpostua etxetik gertu eduki ahal izango dute.Akordio honek frogatzen du Saila ertzainen lan-baldintzak hobetzearen alde dagoela eta alderdiek hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea erakusten dutenean akordioak lor daitezkeela, eta izatez, lortu ere lortzen direla, gaur 103. Mahaian gertatu den bezala», adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Ildo horretan, Segurtasun Saileko arduradunak espero du akordio honek beste erakunde sindikal batzuk negoziazioaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egitera bultzatzea, Ertzaintzaren lan-baldintzetan aurrerapausoak emateko ezinbesteko baldintzak baitira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)