Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko federazioko arduradunak hartu ditu

2015.eko urriak 07

Iñigo Urkullu lehendakariak Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko federazioko (FEDEAFES) arduradunak hartu ditu gaur Lehendakaritzan. Larunbat honetan, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatuko da. Horregatik, kolektiboak gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko eta haien inguruko estigma desagerrarazteko beharra zabaldu nahi du gizartean.

Lehendakariarekin izandako hitzorduan, buruko osasun arazoak dituzten hainbat pertsonek eta beren senideek   azaldu diote nolako esperientzia bizi duten buru nahasmenduarekin eta nola lortu duten aurrera egin eta bizitza normalizatua izatea laguntza psikosozialekin. FEDEAFESek eta horren parte diren lurralde elkarteek (ASAFES, AVIFES, ASASAM eta AGIFES) estigmatizazioaren aurkako lan handia egiten dute. 2014an, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako Sailaren babesari esker sortutako «Estigma soziala EAEn buru-gaixotasuna duten pertsonen artean» azterlana aurkeztu zuten, estatuan aitzindaria izan zena.

Gaixotasun mental larriak dituzten pertsonak Eusko Jaurlaritzaren plan sozio-sanitarioen helburu dira. Federazioak 3.000 familiatik gora biltzen ditu, eta Euskadiko 9.000 pertsonaren ordezkari da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)