Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria buru Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

2015-10-07

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko gizarte-sektoreko erakundeen sareekin bildu da gaur Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilkura berezian, gizarte-ekimeneko erakundeen planteamenduak entzuteko eta ordezkariekin dialogo irekia edukitzeko.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia EAEko hirugarren sektore sozialaren maila altueneko organo kontsultiboa da, eta partaidetza instituzionala du. Jaurlaritzaren eta herritar-ekimenaren arteko elkarrizketa bultzatzen eta errazten du, herri-politikak diseinatzeko eta gauzatzeko benetako eragina duten akordioak sortze aldera, estali gabeko gizarte-beharrak dituzten pertsonak erabat gizarteratzeko eta haien ongizatea hobetzeko.

Organoan ordezkaritza handiena eta presidentetza duten hirugarren sektore sozialeko sareek gonbidatu dute lehendakaria mahaian parte hartzera.

Bilkura Euskadiko hirugarren sektore sozialerako une garrantzitsu batean egin dute. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean Euskadiko hirugarren sektore sozialari buruzko lege-proiektua izapidetzen ari dira. Lege horren helburua sektorerako marko juridiko bat eta erregulazioa ezartzea da, baita ekimen sozialak erkidegoaren ongizarteari egin dion ekarpen historikoa errekonozitzea ere.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2015-10-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: El lehendakari @iurkullu ha presidido la reunión de la Mesa del Diálogo Civil. http://t.co/VJFOSwL8QQ @Irekia @Gob_eus

  • Argazkia SN Robot
    @muricor
    2015-10-07

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu preside la reunión de la Mesa del Diálogo Civil de #Euskadi http://t.co/56qvJxknye via @gob_eus

  • 2015-10-07

    ¿Por qué el Representante ordinario del Estado español en P.Vasco no no utiliza la bandera Autonómica con la de España, tal como ordena el art. 4.2 de la Constitución que juró?

  • Argazkia SN Robot
    @Gorabide
    2015-10-07

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu ha presidido la reunión de la Mesa del Diálogo Civil. http://t.co/VJFOSwL8QQ @Irekia @Gob_eus

  • Argazkia SN Robot
    @sol_inter
    2015-10-07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari @iurkullu ha presidido la reunión de la Mesa de Diálogo Civil,en la que @ONGDeuskadi participa @Irekia http://t.co/gtAkmVIymN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)