Berriak
Eu

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarrari hasiera eman dio lehendakariak euskal gizartea “diasporizatzeko” konpromisoa hartuta

2015.eko urriak 07
  • “Diasporizatu” leloak kanpoko euskal komunitateek Euskadirengatik egiten duten lanaz jabetzea eta aitortzea esan nahi du
  • Diaspora gaiaren inguruan aditua den Kingsley Aikins-ek egin du inaugurazio txostena

Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera eman dio urriaren 7, 8 eta 9an Gasteizen  izango den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarrari. Lau urterik behin egiten diren jardunaldiak dira hauek eta euskal komunitateek Euskadirengandik atzerrian egiten duten lana aitortzeko balio dute. Horixe da aurtengo edizioaren “diasporizatu” leloak indarrean jarri nahi duena. “Zuek zarete Euskadiren enbaxadoreak munduan zehar”, esan du lehendakariak eta honi gehitu dio berari dagokiola orain atzerriko lan hori Euskadin ere ezagutaraztea.

Urkullu lehendakariak gogorarazi du azken sei Batzarretan 188 komunitateen arteko harremanetan sakondu dela. Oraingoak, Amerika, Asia, Europa eta Ozeaniako 22 herrialdetako ehun bat ordezkari bildu ditu. Halere, lehendakariak nabarmendu du aurtengoa desberdina izango dela Euskadi “berri” baten aurrean baitaude, indarkeriarik gabekoa. Gaur identitatedun, kulturari lotutako eta mundura zabalik dagoen herri bat aurkituko dutela aipatu du lehendakariak.

Aikins, “diasporize” kontzeptuaren aita

Kingsley Aikins-ek inaugurazio txostena irakurri du Batzarraren hasiera ekitaldian. Dublinen jaioa, Aikins-ek bizitza osoan zehar jorratu du diasporaren gaia, izan ere, bera da “diasporize” (diasporizatu) kontzeptuaren aita. Irlandako Funtsetan 21 urte jardun ondoren, Diaspora Matters sortu zuen Dublinen, edozein pertsona, elkarte zein gobernuri diasporarekin erlazionatutako gaiei buruzko aholkularitza eskaintzen duen erakundea.

2012an HIllary Clinton Diasporaren inguruko Mundu Batzarrean hizlari nagusia izan zen eta 2013an Dublinen egindako Diasporaren inguruko Mundu Batzarreko presidente izendatu zuten. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2015.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    The 6th World Congress of Basque Communities Abroad gets underway with the Lehendakari’s commitment to “diaspo... http://t.co/LPcfYR6tZE

  • @CentroVasco
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    diasporizatu” significa poner en valor aquí la contribución que estas comunidades hacen al buen nombre de Euskadi... http://t.co/D3dK2jtZAn

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakartxo Tejeria