Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian beste behin, espainiako bi lege berrik eskumenak urratzen dituztelako. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

 

Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita lege honen zenbait aginduren aurka konstituzioaren aurkakoak direla adieraziz errekurtsoa jartzeko: 23/2015 Legea, uztailararen 21koa, Ordenadora del Sistema de Inspección de Trabajo y Seguridad Social.

Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen baita lege honen zenbait aginduren aurka konstituzioaren aurkakoak direla adieraziz errekurtsoa jartzeko: artículo 102 del Real Decreto Legislativo 1/2015, de 24 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Garantías para el uso racional de los medicamentos y productos sanitarios.

LABURPENA

Legegintzaldi honetan, 20tik gora aldiz egin dute talka Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak, Konstituzioan ezarritako eskumenak urratzea egotzita batek zein besteak onartutako hainbat legeri.
Eusko Jaurlaritzak salatu du Espainiako gobernuaren jardun legegileak behin eta berriro urratzen dituela Espainiako Konstituzioa eta Gernika Estatutua.

Gobernu-kontseiluak bi konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso aurkeztea onartu du gaur, hain zuzen, Espainiako bi lege hauen aurka: 23/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, Lan-ikuskaritza eta Gizarte Segurantzako sistema arautzekoa, eta 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Medikamentuen eta osasuneko produktuen erabilera arrazionala bermatzeko legearen testu bategina onartzekoa. Bi arau horiek Gernikako Estatutua urratzen dute, baina ez da hori gertatzen den lehen aldia, dagoeneko hamaikatan jo behar izan duelako Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira antzekoak salatzera.

Lan-ikuskaritza eta Gizarte Segurantzako sistema arautzeko uztailaren 21eko 23/2015 Legeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak konstituzio-kontrako iritzi die azken xedapenetatik lehenari eta bigarren xedapen iragankorrari, Espainiako gobernuak zehapen-ahalmena beretzat gorde duelako, langabeziagatiko prestazioak eta subsidioak kobratzen dituzten pertsonek egindako arau-hausteei dagokienez. Horrenbestez, arau-hausteak jakina raztera mugatu beharko da Lanbide-zerbitzua, zehapen-prozesuak abiarazteko edo ebazteko gaitasunik gabe utzi duelako Espainiako gobernuak.

Legegintzaldi honetan bigarren aldiz, Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuari gogorarazi nahi dio prozesu zigortzaileek ez dutela zerikusirik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoarekin, eta, hala izanez gero, Euskadi dela arlo horretako eskumenak onartuta dituen autonomia-erkidego bakarra, Gernikako Estatuaren n18.2 artikuluaren arabera.

Eskumen horren beraren urraketa aurkaratu du lehenago ere Eusko Jaurlaritzak, zehazki, iazko abenduan, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu baitzuen 1/2014 Legearen, otsailaren 28koaren, lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoaren aurka.

FARMAZIA ANBULATORIOKO KOORDAINKETA

Halaber, errekurtsoa jartzea onartu du gobernu-kontseiluak Medikamentuen eta osasuneko produktuen erabilera arrazionala bermatzeko legearen testu bategina onartzen duen 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, uztailaren 14koaren, 102. artikuluaren aurka. Lehenago ere hainbatetan errekurritutako manu horretako artikulu horretan arautzen dira farmazia-anbulatorioaren prestazioaren onuradunei aplikatu beharreko zenbatekoak eta salbuespenak. Hala bada, Konstituzio Auzitegia, aipatutakoaz gain, beste hiru eskumen-talka aztertzen ari da osasuneko eta farmaziako koordainketaren arloan:

  • Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzak jarria Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 20ko 16/2012 Errege Lege-dekretuaren aurka.
  • Eskumen-gatazka positiboa, Estatuak jarria EAEren eremuan Osasun Sistema Nazionaleko osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 111/2012 Dekretuaren aurka.
  • Eskumen-gatazka positiboa, Eusko Jaurlaritzak jarria Funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasun-laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izatea arautzen duen abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretuaren aurka.

EUSKO JAURLARITZAREN ETA ESPAINIAREN ARTEKO ESKUMEN TALKAK

Gaur iragarritakoez gain, Eusko Jaurlaritzak Espainiako 16 lege aurkaratu ditu Konstituzio Auzitegian legegintzaldi honetan:

  • 16/2014 Errege Lege-Dekretua, abenduaren 19koa, enplegua suspertzeko programa arautzen duena.
  • Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legea.
  • 1/2014 Legea, otsailaren 28koa, lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.
  • 8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoa. (LOMCE)
  • 1/2013 Errege Lege-dekretua, urtarrilaren 25ekoa, langabeziagatiko prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena.
  • 2012rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
  • 2013rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
  • Estatuko 20/2012 Errege Lege-dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  • 4/2013 Errege Lege-dekretua, otsailaren 22koa, eta 11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileari laguntzeko eta hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  • 14/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
  • Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko 16/2012 Errege Lege-dekretua.
  • 1192/2012 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasun laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzen duena.
  • 1506/12 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoen zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena.
  • 126/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duena.
  • 1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkatzeko txartela igortzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak erregulatzen dituena.
  • FOM/710/2015 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, Interes Orokorreko Trenbideen eta Trenbide Sareko interes orokorreko bide-zatien katalogoa onartzekoa.

Gainera, Euskadi-Estatua aldebiko batzordean konstituzio-mailako desadostasunen gaineko negoziazioak abian dira 5 lege hauen gainean:

  • 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukerako mekanismoari, finantza-karga murrizteari eta bestelako neurri sozialei buruzkoa.
  • 10/2015 Legea, maiatzaren 26koa, Kultura Ondare Immateriala babesteari buruzkoa.
  • EAEko 6/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo frackingean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa.
  • EAEko Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
  • EAEko Legea, ekainaren 25ekoa, EAEko Zuzenbide Zibilarena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau