Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro baino gehiago xedatuko ditu euskadiko 236 Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko. (2015-10-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urriak 06

LABURPENA

Diru-laguntzak udalerrien bidez banatuko dira, biztanle-kopurua aintzat hartuta zehaztuta.
Donostiako, Basauriko eta Langraiz Okako udalek, EAEko hiru espetxeak dauden udalerriek, 1.850 euroko diru-laguntza osagarria jasoko dute. 
Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegiak.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 458.450 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude:

 

BIZTANLEAKZENBATEKOAK
Biztanle 1 eta 499 bitartean 750.-€
500 eta 999 bitartean 875.-€
1.000 eta 2.999 bitartean 1.850.-€
3.000 eta 6.999 bitartean 2.650.-€
7.000 eta 19.999 bitartean 3.625.-€
20.000 eta 29.999 bitartean 4.625.-€
30.000 eta 39.999 bitartean 5.725.-€
40.000 biztanletik gora 7.425.-€

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LURRALDE HISTORIKOAUdaletxe kopurua1-499 bizt.500-999 bizt.1.000-2.999 bizt./3.000-6.999 bizt./7.000-19.999 bizt./20.000-29.999 bizt./30.000-39.999 bizt./40.000 bizt. baino gehiago/Zenbatekoa
ARABA 49 18 11 16 3 1 - - - 64.300 €
BIZKAIA 105 21 17 28 16 16 3 1 3 224.700 €
GIPUZKOA 82 23 9 18 15 14 2 1 - 163.900 €
OROTARA 236 62 37 62 34 31 5 2 3  
ZENBATEKOAK   46.500 32.375 114.700 90.100 112.375 23.125 11.450 22.275 452.900

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gainera, Euskadiko hiru espetxeak dauden udalerriek (Basaurik, Donostiak eta Langraiz Okak) 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

Araba: 66.150 euros
Bizkaia: 226.550 euros
Gipuzkoa: 165.750 euros

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita.

BAKE EPAITEGIAK

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea.

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau