Berriak Herrizaingoa
Eu

Emakume etorkinen aurkako genero indarkeria bideratzeko, prebenitzeko eta erantzuteko kanpaina

2010.eko uztailak 26

 

Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Inmigrazio Zuzendaritzak kanpaina bat sustatu dute EAEn bizi diren emakume etorkinen aurkako genero indarkeriari aurre egiteko eta laguntzeko lan eta diagnostiko prozesu bat bultzatzeko. Ekimena 2009ko azaroan hasi zen eta, gaur egun, lehenengo fasea amaitzen ari da. 

Kanpainaren ardatza prebentzio eta sentsibilizazio maniobrak bultzatzea da, emakume etorkinei indarkeriazko egoera hori eteteak daukan garrantziaren berri emateko. Hala, genero indarkeria mota eta zantzuak ezagutzeko eta, hortaz, haiei aurre egin ahal izateko beharrezkoak diren tresnak eskuratzen laguntzea da kanpainaren ildo nagusietako bat.

Abiapuntu horri helduta, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Inmigrazio Zuzendaritzak "Kontrola, beldurra eragitea, isolatzea: hori ere genero indarkeria da" izeneko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin. Kanpainaren helburua da emakumeen aurkako indarkeriaren modurik leun edo ezkutukoenak ere identifikatzea, emakumeen sufrimendua eta mendetasuna areagotu egiten dutenak.

Kanpainak genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko telefono bidezko arreta zerbitzuaren (900 840 111) berri ematen dio etorkinen komunitateari. Telefono horren bidez, biktimek ezkutuan, sekretupean eta guztiz doan zalantzak argitu ditzakete; esaterako, genero indarkeria pairatzen ari ote diren. Halaber, beharrezkoa balitz, biktimek laguntza emozionala jaso dezakete eta, hala badagokio, beharrezko zerbitzura bideratu ditzakete. Euskaraz eta gazteleraz gain, telefonoak 51 hizkuntzatan eskaintzen du arreta, 24 orduz egunero.

Ekimena, gainera, euskarri publizitarioetan ere oinarritzen da; hain zuzen, hizkuntza ezberdinetan idatzitako sentsibilizazio liburuxkak eta kartelak banatu dira, ahalik eta etorkin kopuru handienera zabaltzeko. Liburuxkak eta kartel horiek EAEko mintzaleku, elkarte, eraikin publiko eta osasun zentroetan banatu dituzte.

Iruzkin bat
  • @Mariahdzroyett
    2010.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Campaña de orientación, prevención y atención a la violencia de género contra las mujeres inmigrantes . http://bit.ly/bNoarF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko