Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu du Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikorako Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren Proiektuak (2015-2021erako EAEko Barneko Arroen Eremuan) izapidetzen jarraitzea

2015.eko urriak 06

Gobernu Kontseiluak onartu du Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikorako Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren Proiektuak (2015-2021erako EAEko Barneko Arroen Eremuan) izapidetzen jarraitzea

 

Hemendik aurrera jarraituko den tramitazioan, planaren proiektuak Koordinatzeko Kide Anitzeko Organoari pasako zaizkio –Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak osatzen dute–.

 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Uraren Esparru Zuzentarauak (DMA) goitik behera aldatu du Europan uren arloan zegoen legedia. Anbizio handiko helburua du: ekosistema urtarrak narriatzea saihestea eta horien egoera hobetzea; ura jasangarritasunez erabiltzea sustatzea; eta uholde eta lehorteek eragindako kalteak gutxiagotzea.

 

Arro bakoitzerako plan hidrologiko bat egin behar da, aipatutako helburuak betetzeko jardun guztiak biltzen dituena, eta tartean, ur-masetarako zein demarkazioan barne hartutako eremu babestuetarako ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren xedapen arau-emaileak eta jarduketak barne hartuta. Planok aldizka berrikusi behar dira, zuzentarauak ezarritako egutegiari jarraiki.

 

Ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa onartu zuen, eta horrekin amaitu zen 2009-2015 zikloari dagokion plangintzaren tramitazioa EAEko Barneko Arroetan. Demarkazio hidrografikoak uren arloko estatuaren eskumeneko arloak ditu, baina baita autonomia-erkidegoaren eskumenekoak ere, beraz, 29/2011 Errege Dekretuak definitu egiten du, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe, eta zehazten duenez, Demarkazioaren uren plangintza eta kudeaketa –eskumena duten bi agintaritza daudenez– modu koordinatuan egin behar dute, batetik, Estatuko Administrazio Orokorrak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren bitartez, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoak, eskumeneko administrazio hidraulikoaren bitartez, hots, Uraren Euskal Agentziaren bitartez.

 

EDUKIA

«Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa. EAEko Barne Arroen Eremua, 2015-2021 Berrikuspena» delakoak Memoria bat du eta horrek honako hauek biltzen ditu, besteak beste: arroen deskribapena, baliabide hidrikoen kuantifikazioa, uneko eta etorkizuneko ur-erabileren deskribapena, Gune Babestuen Erregistroa, ur-masa bakoitzaren ingurumen-helburuak eta horien betetzearen diagnostikoa, Planaren neurriak zehazteko oinarria. Gainera, arroetako uraren erabilerarekin lotutako alderdi ekonomikoak ere barne hartzen ditu.

 

Neurrien Programan, administrazio eskumendunek garatuko dituzten tresna orokorrak eta jarduera zehatzak jasotzen dira. Tresna eta jarduera horiek helburuak lortzera bideratuta daude, bai ingurumen-auziekin lotutako helburuak, bai eskaerei erantzutearekin eta uholde- edo lehorte-arriskuekin lotutakoak. Neurrien programarekin lotuta, jarraipen-programa bat ere badago; bigarren horren bidez, jarduerek helburuen gainean duten eragina baloratzen dugu; bereziki, ingurumen-helburuen gainekoa. Programa hau ingurune hidrikoaren gaineko hainbat jarraipen-saretan gauzatuko da (ibaiak, hezeguneak, urtegiak, estuarioak eta barneko arroetako kostaldeko eta lurpeko urak). 2021aren bukaeran, neurrien benetako emaitza aztertzeko aukera emango du, eta plan hidrologikoaren berrikuspen egokia egitekoa.

 

Araudiak Plan Hidrologikoaren beraren arau-xedapenak barne hartzen ditu, eta horiek, araudi orokorrarekin batera, kudeaketa egokia ahalbidetu behar dute; hartara, planaren helburuak betetzeko.

 

Plan Hidrologikoaren helburu nagusiak hiru atal handitan sailka daitezke: Ingurumen-helburuak. Sistema urtarren narriadurari aurrea hartzean eta horien egoera egokia lortzean datzate. Ur-eskaria beteko delako bermearen hobekuntza, eta bereziki, hiri-hornidurak, kalitate eta kantitatearen bermeak areagotuz, eta beren erabilerak ingurumenarekin bat eginez arrazionalizatuz. Eta uholdeek eta lehorteek eragindako kalteak gutxiagotzea.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 07
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 07
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 07
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 07
  • @uraEJGV
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus continuan adelante los Proyectos de Plan Hidrológico y de Plan de Gestión de Riesgo de Inundación 2015-2021 http://t.co/0IRQ1iExSS

  • @uraEJGV
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus 2015-2021 Plan Hidrologikoa eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Plan Proiektua aurrera doaz http://t.co/V0OhwtfVcE

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)