Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Alexander Boto: «Abian da karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioa Europan eta Euskadin»

2015.eko urriak 06
  • UHINAK 2015. KLIMA ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO KONGRESUA 
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendariak klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko Uhinak mugaz gaindiko kongresuan hartuko du parte
  • 140 espezialista baino gehiago bildu dira Irungo FICOBAn

 

VG 15/10/06

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Alexander Botok gaur goizean adierazi duenez, «abian da karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioa Europan eta Euskadin, gurean, berotegi efektuko gasen isuria murrizteko helburu asmo handiko baina egingarria –% 40 2030erako– duena».

 

Alexander Botok eta Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok parte hartuko dute gaur-biharretan Irungo FICOBAn 150 aditu baino gehiago bilduko dituen klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko Uhinak mugaz gaindiko kongresuan.

 

«Munduko herrialdeek aurre egin beharko diogun erronka nagusienetako bat da klima-aldaketa. Horrexegatik, Eusko Jaurlaritzak erantzun irmo bat eman du, gure gizartea nahiz ekonomia aurreikusitako eragina murrizteko prestatzeko, bai eta testuinguru berri honetan sortuko diren lehiakortasun-aukerak aprobetxatzeko ere», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzako zuzendariak.

 

Alexander Botoren arabera, «abenduan Parisen egitekoa den klima-aldaketari buruzko goi-bileran, klima-aldaketari buruzko akordio argi, asmo handiko eta loteslea erdietsi behar da». Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moonek esan zuen bezala: «Ez dago B planik, B planetarik ez dagoenez». Gaur-gaurkoz, isuri guztien ia % 90 eragiten dituzten 146 herrialdek aurkeztu dizkiote klima-ekintzako planak NBEri. Planen % 80k baino gehiagok helburu kuantifikagarriak dituzte, eta antzeko ehunekoa dira klima-aldaketara egokitzeko ekintzak dituztenak.

 

«Itsasoa eta kostaldea funtsezkoak dira euskal herrien paisaian. Gure fatxada atlantikoa dira eta natura-aberastasun handia dute, aberastasun ekonomiko bihur daitekeena itsas ingurunearekin loturiko jarduera-sektoreei esker. Hori dela-eta, ondare hori babestu egin behar dugu fenomeno meteorologikoen eta klima-aldaketaren ondoriozko erronken aurrean», gaineratu du Botok.

 

Beroketa

Botok adierazi duenez, «Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia zehaztutakoaren arabera, itsasaldea da beroketa globalaren aurka jarduteko lehentasunezko eremuetako bat. Horrenbestez, zientzialariek garrantzi handia izango dute kongresuan, ezagutza eta berrikuntza direlako klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko bidea. Ekiditen ez badugu, itsas tenperatura 1,5 eta 3,5 ºC artean igo daiteke, eta itsas maila 29 eta 49 cm artean, mende amaierarako. Gainera, denboraleak ugaritzea ere espero da. Euskadin, dagoeneko hasiak gara ondorio horiek arintzeko eta muturreko egoerak gainditzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratzen. Uhinak kongresua aukera ona izango da itsas inguruneko kudeaketaren arloko jardunbide egokiak ezagutu, eta beroketa globalaren ondorio negatiboen aurka erabaki egokienak hartu ahal izateko».

 

«Aurrerantzean, itsasaldearen kudeaketa integrala, kostaldeari eta itsas inguruneari loturiko jardueren espektro osoa barne hartzen duena, klima-aldaketaren aldagaiaren arabera zehaztuko da. Gurean oso errotuta dagoen eta tradizio handikoa den arrantza-sektorea nabarmendu behar da jarduera multzo horretan, baina itsasoko aisialdi-erabilera asko dago kontuan hartu beharrekoa, arrantza bezala, jarduera-sektore ekonomiko garrantzitsua direnez. Itsasaldearen kudeaketak barne hartzen ditu kostako herrietako hirigintza eta itsas azpiegiturak. Horrenbestez, aurrerantzean, alderdi horietan guztietan erabakiak hartzeko funtsezko aldagaia klima-aldaketa izan beharko da», esan du Eusko Jaurlaritza Ingurumen Plangintzako zuzendariak.

 

Denboraleak

 «Gizartean kezka eragiten duen beste gai bat dira neguko denboraleen ondorioak eta muturreko uhinak. Aditu gonbidatuek horri buruzko informazio azpimarragarriena eskainiko dute eta, gainera, Euskalmetek itsasaldeko fenomenoengatiko kontrako meteorologia-abisuen sistema berria aurkeztuko du. Alabaina, adituen datuak eta ekarpenak ezagutzeko aukeraz gain, klima-aldaketaren ondorioek herritarrengan eragindako kezkak eta iritziak jasotzeko aukera izango dugu kongresuan. Euskal herritarrak oso kontzientziatuta daude gai honekin eta Uhinak kongresuan, zientziaren, enpresen eta herri-administrazioen ordezkariez gain, herritarrek ere parte hartzea nahi dugu», nabarmendu du.

 

«Mundu-mailako mehatxua izan arren, euskal herritarrek eta Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren aurka egiteko konpromisoa bere egin dute. Beroketak planeta osoan du eragina, baina tokian-tokian ondorioak desberdinak dira, lurralde bakoitzeko ezaugarri fisiko, biologiko, ekologiko, ekonomiko eta sozialak gorabehera. Horrenbestez, eskualdeko gobernuek garrantzi handia dute egokitzapenean, urte amaieran Parisen egingo den aldeen konferentziaren atariko gisa uztail hasieran Lyonen egindako Klima eta Lurraldea goi-bileran agerian geratu zenez. Izan ere, herrialdeak eta eskualdeak klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lanean jardutea bezain garrantzitsua da elkarren arteko lankidetza».

.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 07
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Monica Alday,