Berriak

Indarrak batu dituzte ehun entitatek baino gehiagok Emakundek bultzaturiko Berdintasunerako XII. Gunean

2015-10-05

Urriaren 5a eta abenduaren 18a bitartean ospatuko den 2015.eko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten 124 entitateren indarrak batzea lortu du Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, Eez dezagun atzera egin” lelopean. 144 ekintza daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta ia bezala, autobus ibiltari bat erabiliko da gunearen egoitza moduan. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.

Berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatu eta gizartea sentsibilizatzea du helburu Emakundek, eta testuinguru horretan urtero jartzen du martxan Berdintasunerako gunea. Hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzeko asmoz sortu zuen Emakundek 2004. urtean Berdintasunerako Gunea. Azkeneko edizioetan ardatz edo gai nagusi bat du guneak eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arlokoak izanik, ardatz horrekin lotura izan behar dute.

Aurtengo leloa “Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin”da eta honen bitartez gogoratzen da azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartarazten da atzera egitearen arriskua egon badagoela. Honekin batera, Beijingeko Adierazpen eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, 1995.ean Emakumeen Mundu Konferentzian onartu zenez geroztik, eta bigarrenaren onartzeak ere iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez.

Gai hau ardatz hartuta 124 entitate ezberdinek 144 ekintza antolatu dituzte Euskal Herriko herri eta hiriburu ezberdinetanurriaren 5a eta abenduaren 18a bitartean. Antolatzaileen artean erakunde publikoak, enpresak, elkarteak, fundazioak, sindikatuak eta abar, daude. Eta antolatu diren ekintzak era askotakoak dira: hitzaldiak, mintegiak, erakusketak, mahai inguruak, tertuliak eta abar.

Autobus ibiltaria

Aurten ere, iazko esperientzia ona ikusita, autobus ibiltari bat erabiliko da gunearen egoitza ibiltari moduan. Entitate ezberdinen ekintzak programatuta ez dauden orduetan, autobusa eskoletako ikasle taldeekin eta bestelako taldeekin antolatu diren ekintzetarako sentsibilizaziorako ikasgela izango da.

Gunearen programa osoa honako helbidean:

http://emakundeapp.com/agenda/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Alberdi Zubia