Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Basque Country kamiseta New Yorkeko maratoian lasterka izango da aurten ere

2015.eko urriak 05

New Yorkeko maratoian parte hartuko duten euskal kirolariek Basque Country kamiseta eraman ahal izango dute aldean 

Aurten berriro ere, Basque Country kamiseta New Yorkeko maratoian izango da. Datorren azaroaren 1ean nazioarteko kirol proba ospetsu horretan parte hartzeko asmoa duten euskal kirolariek Basque Countryren ordezkari korrika egiteko aukera izango dute, maratoiaren ibilbidean. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Euskadiko Atletismo Federazioa eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker sortu da aurten berriro ere ekimen hau.

Kirol proba horretan parte hartzeko izena emanda egon, eta New Yorkeko kaleetan zehar soinean Euskadiren kamiseta dutela lasterka egin nahi duten atleta guztiak, hiri horretan urriaren 31n, larunbatez, izango den harrera ekitaldi batera joateko gonbidatuta daude. Bertan, maratoian korrikalari izango diren beste euskal kirolari batzuk ezagutzeaz gain, Euskadiko Atletismo Federazioak propio maratoi honetarako aurten diseinatu duen kamiseta jasoko dute. Era berean, ikurriñak ere emango zaizkie, korrikalariek eurek –hala nahi badute- lasterketan eraman ditzaten, edo senitarteko nahiz lagunek ibilbidean zehar kirolariak anima ditzaten.

Harrera ekitaldira joan nahi duten atletek euren datuak bidali beharko dituzte (izen-abizenak, e-posta helbidea, telefonoa, bizilekua, eta larrialdietarako harreman-bidea) honako helbide elektroniko honetara: fvaeaf@euskalnet.net Izena emateko azken eguna 2015eko urriaren 20a izango da, asteartea.

Ekimen hau Euskadin bizi diren kirolariei dago zuzendua, bai eta munduko edozein bazterretan bizi diren euskal diasporako kideei ere, baldin eta New Yorkeko maratoian korrika egiteko izena emanda badaude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)