Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Dagoeneko euskal trenbide-sare berriaren % 80 osatuta dago»

2015.eko urriak 07

 

Agerraldiaren aurkezpena

 

  • Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Legebiltzarrean nabarmendu ditu «proiektuen eta datuen gardentasuna eta administrazio-kontrol bikoitza, askoz ere berme handiagokoa»
  • «Zerbitzu ematen hastean, aurrerapen sozial eta ekonomiko handia ekarriko dio Euskadiri»

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik korridore atlantikoaren barne dagoen euskal trenbide-sare berriko obren egoera azaldu du Eusko Legebiltzarrean gaur goizean, eta, adierazi duenez, «dagoeneko lanen % 80 osatuta dago eta proiektua gardentasun osoz eta Estatuko administrazioaren eta euskal administrazioaren kontrolaren pean gauzatu da. Zerbitzu ematen hasteak aurrerapen sozial eta ekonomiko handia eragingo du Euskadin».  

 

Adif-i dagokionez, plataformako bide-zati guztietan lizitazioa eginda dago eta lanak hasita daude. Horietatik zazpi Bilbo-Gasteiz korridoreari dagozkio, sei, aldiz, Gipuzkoako korridoreari: «Bide-zati gehienetan oso aurreratuta daude lanak, ez ordea Arrasate-Elorrio-Bergara lotunean, orain gutxi esleitu baitira. Gasteiz-Bilbo korridoreko 20 bide-zatietatik 7 amaitu dira eta gainerako 13ak dagoeneko esleitu dira, edo lanak hasita daude», azpimarratu du Oregi sailburuak.

.

Oregik azaldu duenez, Gipuzkoako korridorea, Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa, hiru sektoreko bide-zatitan banatu zen; tartekoan daude aurreratuen lanak, Bergara eta Astigarraga artean hain zuzen. Gainera, Astigarraga igarota, Lezon amaitzen diren hiru bide-zati daude, Sustapen Ministerioak abian dituen azterlan informatiboen mende daudenak. Aipatutako 17 bide-zatietatik 6 amaitu dira. Gainerako hamaika tarteetan lanak hasita daude.

 

«Euskal Ya EAEko hiriburuen arteko goi-mailako trenbide-sarea izango da eta bidaia-denborak murriztea ekarriko du, beste garraiobide batzuen aldean abantaila handiak eskainiz. Alabaina, mota honetako trenbide baten funtsa ibilbide luzeagoen lotune izatea da. Alde horretatik, Euskal Ya Europa hegoaldeko konexioen (Lisboa-Madril-Paris korridore atlantikoa) muina da, bai bidaiarientzat bai salgaientzat. Batasunak Essen hirian egin zuen Goi-bileran “3. proiektu lehenetsia” izena jarri zioten eta Europar Batasunaren laguntza finantzario handiak ditu, lotune oso garrantzitsua denez», adierazi du Ana Oregik.

 

Oregi sailburuak Eusko Legebiltzarrean jakinarazi duenaren arabera, «hegoaldeko konexioari dagokionez (Madril-Valladolid-Palentzia-Burgos-Gasteiz linea), Madril eta Burgos arteko bide-zatia 2015 urtearen amaierarako bukatzea espero du Ministerioak».

 

«Burgos eta Gasteiz arteko prestazio handiko bide-zatiaren oinarrizko proiektuak onartuta daude, eta eraikuntza-proiektuak, berriz, idazten ari dira. Hala ere, plataforma berria egiteko inbertsio handia egin behar denez, Burgos eta Miranda Ebro arteko egungo trenbidea egokitzeari lehentasuna emango zaio; lehen fasean, hirugarren errei bat egingo da, nazioarteko zabalerakoa, euskal Y-a zerbitzu ematen hasten den urtean Frantziara arteko konexioa bermatuta egon dadin. Ondoren, plataforma berria eraikitzeari ekingo zaio, Madril-Valladolid-Palentzia-Burgos-Gasteiz abiadura handiko trenbidea berria osatuz, betiere aurrekontu-erabilgarritasuna gorabehera», gaineratu du Oregik.

 

Muga

Sailburuak zera ere gaineratu du: «iparraldean Akize, Irungo muga eta Donostiarekiko konexioari dagokionez, bi fasetako irtenbidea ere planteatzen da –biak behin betikoak–, inbertsioak egokitzeko eta trenbideak jarraitu ahal izan dezan mugaz haraindiko nazioarteko zabaleran. Era horretan, oraingo trenbidea eta geltokiak hirugarren bidearekin Iruneraino egokituko dira; Euskal Y-aren gainerakoarekin batera zerbitzuan jartzea gogoan».

 

Ondoren, sailburuak zehaztu duen moduan,

goi-mailako prestazioetako mugaz haraindiko konexio bat egingo da Astigarraga-Oiartzun-Muga aldean zein Baiona-Akize-Bordele aldean.  Europar Batasunak diruz lagundutako erakundeen arteko batzorde misto batek koordinatzen ditu bi zatiok, eta 2030ean zerbitzuan hastea aurreikusita dago.  Frantziako gobernuk Bordele-Akize eta Bordele-Toulouse zatien onura publikoaren deklarazioa prestatzen ari da gaur egun.

 

Gasteiz-Bilbo korridoreko 20 zatietatik 7 amaiturik daude, eta gainerako 13ak esleituta edo exekuzioan daude. Amaitutako zatiak: Arratzua-Ubarrundia-Legutio  Arratzua-Ubarrundia-Legutio II Arrasate-Elorrio Abadiño-Durango Aramaio-Arrasate Galdakao- Basauri Eskoriatza-Aramaio. 2 zati 2015ean amaituko dira: Legutio-Eskoriatza I Zornotza-Lemoa. 3 zati 2016ean amaitzea aurreikusita dago: Lemoa-Galdakao  Legutio-Eskoriatza - Zornotza-Zornotza.  2 zati 2017an amaitzea aurreikusita dago: Elorrio-Atxondo eta Durango-Zornotza. Kontratatutako gainerako zatiak: Atxondo-Abadiño Elorrio-Elorrio Elorrio-Bergara Arrasate-Bergara (Kobate sektorea) Arrasate-Bergara (Zumelegi sektorea) eta Arrasate-Bergara (Angiozar sektorea).

 

Amaitutako sei zatiak erdiko sektorean daude; hauek dira, zehazki: Ezkio-Itsaso-Beasain Beasain Mendebaldea Beasain Ekialdea Ordizia/Itsasondo Legorreta eta Tolosa-Hernialde. Aurreikusitako plangintzaren arabera, 2015ean bost zati amaitu beharko ziren: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Ezkio-Itsaso-Ezkio-Itsaso, Tolosa, eta Andoain-Urnieta.  Exekutatzen ari diren gainerako sei zatiak 2016an edo 2017an amaitzea aurreikusita dago. Antzuola-Ezkio Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Ekialdea, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain Urnieta- Hernani, eta Hernani Astigarraga  baina «zati horiek guztiak amaitzeko datak, neurri handi batean, ADIFen administrazio-izapideen baldintzapean daude; 2015eko lanak ia amaiturik daude».

 

 

Informazio osagarria

 

Bergara – Bergara tartea Tarte hau Bergara udal-mugartetik igarotzen da oso-osorik, eta 3.159 metro luze da. Lau bidezubi ditu, guztira 1.565 metro luze dituztenak, eta lau tunel, guztira 699 metro luze. Gainerako guztia aire zabalean da. Tarte hau ia erabat amaiturik dago, eta, estimazioen arabera, % 99ko aurreratze maila du.

 

Bergara – Antzuola tartea Tarte hau Bergara eta Antzuola udal-mugarteetatik igarotzen da. Guztira, 4.289 metro luze da. Hasierako tartea tunelean doa, ondoren bidezubia du, baita tunel faltsua ere. Tunelean eta bidezubian egingo dituen tartea, hurrenez hurren, 4.289 eta 164 metro dira. Tarte hau ia amaiturik dago erabat, eta % 98ko aurreratze maila du.

 

Antzuola – Ezkio Mendebaldea eta Ekialdea tarteak Tarte hauek Antzuola eta Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso udal-mugarteetatik igarotzen dira, eta guztira 6.937 metro luze izango da. Zumarragako bi hodiko tunela eta Deskargako bidezubia izango ditu. Tarte hauek gaur egun egiten ari dira, eta % 80ko aurreratze maila dute estimazioen arabera.

 

Ezkio-Itsaso - Ezkio-Itsaso tartea Tarte hau Ezkio-Itsaso udal-mugartetik igarotzen da, eta 2.840 metro luze da. Hiru bidezubi ditu, guztira 895 metroko luzeran, eta beste zati bat aire zabalean igarotzen da. Bertan izango da Ezkioko geltokia. Tarte hau ia erabat amaiturik dago, eta, estimazioen arabera, % 97ko aurreratze maila du.

 

Ezkio-Itsaso – Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia eta Legorreta tarteak Tarte hauek osatzen dute ia osorik Euskal Yaren erdiko sektorea, eta Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorreta udal-mugarteetatik igarotzen da. Guztira 13 km luze da, eta hainbat tunel eta bidezubi ditu bata bestearen ondoren, eta apenas duen tarterik aire zabalean. Aipatutako tarte guztiak amaituta daude. 

 

Paisaiaren eta ingurumenaren aldetik integratzea

«Azpiegitura paisaiaren eta ingurumenaren aldetik integratzea, ahoratze murriztuekin eta luzapenekoekin ipinita; hala, argi eta garbi hobetuko da, obrako sarrerekin egin den moduan, udalekin eta bizilagunekin koordinatuta, hiriguneetan trafiko astuna saihestuta», nabarmendu du Oregik.

 

Tolosa - Alegia tartea Tarte hau Tolosa eta Alegia udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 3.791 metro luze da. Bidezubi bat eta hiru tunel ditu, 110 eta 3.480 metrokoak, hurrenez hurren. Tarte hau amaitzen ari dira gaur egun, eta, estimazioen arabera, % 96ko aurreratze maila du.

 

Tolosa – Hernialde tartea Tolosa eta Hernialde udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 3.811 m luze da. Lau bidezubi eta bost tunel ditu. Tunela 2.975 metro luze da (tunel faltsuak barne) eta bidezubia, berriz, 566 m luze. Tarte honetan sartzen da Tolosako banalizazio-postua. Tarte hau amaituta dago.

 

Hernialde – Zizurkil tartea Tarte hau Hernialde, Anoeta, Asteasu eta Zizurkil udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 5.870 metro luze da. Hiru bidezubi eta lau tunel ditu, 498 eta 5.061 metrokoak, hurrenez hurren. Tarte hau egiten ari dira gaur egun, eta, estimazioen arabera, % 50eko aurreratze maila du.

 

Zizurkil – Andoain  tartea Tarte hau Zizurkil eta Andoain udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 4.970 metro luze da. Bidezubi bat eta tunel bat ditu, 222 eta 4.719 metrokoak, hurrenez hurren. Tarte hau egiten ari dira gaur egun, eta, estimazioen arabera, % 39ko aurreratze maila du.

 

Andoain – Urnieta  tartea Tarte hau Andoain eta Urnieta udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 2.810 metro luze da. Bi bidezubi eta tunel bat ditu, 538 eta 2.011 metrokoak, hurrenez hurren.  Tarte hau ia erabat bukaturik dago, eta % 98ko aurreratze maila du.

 

Urnieta – Hernani tartea Tarte hau Urnieta eta Hernani udal-mugarteetatik igarotzen da, eta 5.249 metro luze da. Bi bidezubi eta lau tunel ditu, 964 eta 3.610 metrokoak, hurrenez hurren. Tarte hau egiten ari dira gaur egun, eta, estimazioen arabera, % 71eko aurreratze maila du.

 

Hernani – Astigarraga Tarte hau Hernani, Astigarraga eta Donostiatik igaroko da, eta 2.475 metro luze da. 1.096 metroko bidezubia izango da tarte honetan. 2015eko urtarrilaren 15ean, Donostia - Irun - Muga sarbidearen aldaketa funtzionalak eragindako proiektua aldatzen hasi ziren, eta horretarako egun izapidetzen ari diren aldaketak behar izan dira.

 

Sarbideak

Oregi sailburuak bilera egin zuen Madrilen irailaren 22an, Sustapeneko ministro Ana Pastorrekin. Bertan izan ziren EAEko hiru hiriburuetako alkateak. «Balantzea positiboa izan da, bai Pastorrek izan duen jarreragatik, bai erakunde guztiek elkar hartzeko agertutako borondateagatik, guztia ere EAEko hiru hiriburuetara sartzeko bideak eta haietarako azpiegiturak trenbide-sarearen garai berean egiteko, behin betiko egin ere. Eusko Jaurlaritzak berretsi du behin-behineko lan horiek aurreikusitako azken jarduerak garatzearekin lotuta egongo direla, ahal den neurrian, betetzen diren elementuak behin betiko diseinuaren zati izan daitezen», adierazi zuen Ana Oregik.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 07

    Bideoa ez dabil. Berriro Igo al duzue, mesedez?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)