Berriak Osasuna
Eu

Euskadin C Hepatitisa dutenei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren estrategiari esker, 1.257 pertsona tratatu ahal izan dituzte aurten antibiral berriekin

2015.eko urriak 07

Rodes doktorearen estatuko aditu-taldeak EAEri hiru urterako (2015-2017) ezarritako helburuaren erdia da zifra hori

 

2015eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte, Osakidetzak C hepatitisaren birusagatik hepatopatia kronikoa duten 1.257 pertsonari eman die antibiral berria eta zifra hori igotzen ari da astero.

Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumorako Batzordean estrategia hau aurkezteko gaur goizean egin duten agerraldian jakinarazi dute Osakidetzako Osasun Laguntzarako zuzendari Antonio Arraiza doktoreak eta Euskadin C hepatitisari Arretarako emateko Estrategiaren koordinatzaile Daniel Zulaica doktoreak.

Biek azpimarratu dute paziente guztiak tratatzen jarraituko dutela Euskadin, orain arte bezala, pixkanaka, eta horretarako irizpide medikoak eta ekitate-irizpideak izango direla kontuan. Horrek esan nahi du larrien dauden gaixoei eman behar zaiela lehentasuna, ahalik eta azkarren eta zorroztasunaren handienarekin; Rodés doktorea buru duen aditu-taldeak datozen hiru urteetarako estaturako definitutako estrategiarekin bat eginez, bestalde.

Agerraldian izan diren doktoreek Osakidetzaren bidez Euskadiko gizartea egiten ari den ahalegina azpimarratu dute. Horren ondorioz, Rodésen taldeak 2017rako jarritako 2.367 pertsona tratatzeko helburu horretatik 1.257 pertsona tratatu dituzte, hau da,  erdia baino gehiago tratatuta zegoen irailaren 30ean.

Legebiltzarrean egin duten agerraldian aditzera eman dutenaren arabera, tratatutako pertsonen batez besteko adina 55 urte ingurukoa da eta 4 pazientetatik 3 gizonezkoak dira (% 74).

 

JARDUTEKO 4 ILDO DITUEN ESTRATEGIA

Legebiltzarreko agerraldiaren helburua betetze aldera, Zulaica eta Arraiza doktoreek Euskadin C Hepatitisari Arreta emateko Estrategiaren lau jarduketa-ildoak azaldu dituzte:

  • C hepatitisaren birusaren eta C hepatitis kronikoaren infekzioaren egungo munta zehaztea.
  • C hepatitisaren birusaren transmisioa saihesteko prebentzio-neurriak sustatzea
  • Plan terapeutiko eta kliniko asistentzial bat zehaztea
  • Eta herritarrekiko eta infektatutako pertsonekiko komunikazioa sustatzea.

Estrategian, helburu espezifikoak eta ekintza zehatzak aurreikusi dira. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak abiarazi zuen estrategia hori, iragan otsailean sinatutako Agindu bidez, eta estrategian oinarrituta eman zaio, ordutik, erantzun egituratuagoa, koordinatuagoa eta eraginkorragoa C hepatitisak ekarritako erronken zailtasunari.

Sailburuak hainbatetan adierazi duena azpimarratu dute bi doktoreek: Osakidetzak C hepatitisa duten guztiei bermatu diela tratamendua beti. Zuzendaritza Batzordeak gauzatutako estrategiak, nolanahi ere, antolamenduko eta laguntzako jarduera-ildoak ezarri ditu, gaur egun osasun publikoko lehen mailako arazo bat denari ahalik eta erantzun onena emateko (hala ikuspuntu epidemiologikotik nola laguntzaren ikuspegitik) beharrezkoak diren ekintzak planifikatzeko, sustatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.  

Horrela, Estrategiak, besteak beste, arlo horretan jarduteko irizpideak, jarduera-protokoloak, esku hartzeko prozedurak eta baliabideak jasoko ditu. Horien guztien gaineko koordinazioa, kontrola, ebaluazioa eta jarraipena berariaz sortutako antolamendu-egitura espezifiko batek egingo ditu, Zulaica doktorearen koordinaziopean. Zehazki, honako batzorde hauek osatuko dute egitura: Zuzendaritza Batzordeak, Batzorde Kliniko Asistentzialak eta Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordeak. Zuzendaritza Batzordea osasun-ekintzak planifikatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da; horrez gain, aldian behin, C hepatitisak Euskadin duen egoera aztertuko du, eta gaixotasunak izandako bilakaerari buruzko analisi proiektiboak egingo ditu. Batzorde Kliniko Asistentzialak arlo hauetan jardungo du, besteak beste: arlo asistentzialean, klinikoan, diagnostikoan, terapeutikoan, antolamendukoan eta emaitzen ebaluazioan. Azkenik, Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen zeregin nagusia C hepatitisaren birusa duten pertsonek edo horien ordezkariek aurkeztutako proposamenak edo ekarpenak jasotzea, eztabaidatzea eta aztertzea izango da.

Laguntzako Batzorde Klinikoko presidentea Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria, Antonio Arraiza, da. Batzordean, hainbat arlotako espezialistak daude: hala nola, digestio-aparatuaren eta gibeleko gaixotasunetakoak, gaixotasun infekziosokoak, epidemiologiakoak eta familia-medikuntzakoak, bai eta, orobat, ospitaleetako farmazialariak ere. Bestalde, Daniel Zulaica doktoreak koordinatzen du estrategia. Horrez gain, hiesaren eta STIren Euskadiko Planaren koordinatzailea da, bai eta C hepatitisari aurre egiteko Estatuko Planeko aditu-taldeko kidea eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen presidentea ere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 7a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 07

    tengo hepatitis c y solo se tratan los enfermos que presenten cirrosis, no todo lo que se cuenta es tan estupendo como lo dicen

  • @HUAospitalea
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    La estrategia del Gobierno Vasco para la atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar este año con ... http://t.co/54bz6RGRje

  • @HUAospitalea
    2015.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Euskadin C Hepatitisa dutenei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren estrategiari esker, 1.257 pertsona tratatu aha... http://t.co/fQHRuHReba

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Zulaica , Euskadin C hepatitisari Arretarako emateko Estrategiaren koordinatzaile