Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlariztak informazio sistema berria jarri du martxan, kudeaketa judizialaren eraginkortasuna hobetzeko Euskadin

2015.eko urriak 04
  • Aplikazioa prozeduren egoera neurtzen du, bai eta organo judizialetan dauden pilaketa-indizeak, asetako eskariaren indizeak edota jardueren batez besteko aldiak.  
  • Hurrengo urtean, euskal fiskaltzak ere baliatu ahalko du tresna hori, eta, esaterako, hurrengo hauek neurtuko ditu: gazte-justiziako espedienteen kopurua, epaitegira bideratutako delituen kopurua, eta proposatutako, aldatutako edo onartutako zigorren kopurua.
  • Era horretan, Jaurlaritzak epailetzak eta fiskaltzak egiten zuten tresna informatika izateko eskaerari erantzuten dio, zerbitzuen efizientzia, eraginkortasuna  hbetzeko eta era berean zerbitzuen kalitatean aurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzak informazio sistema berri bat jarri du martxan. Horren bitartez, euskal epailetzak prozesu judizialen kudeaketaren eraginkortasuna neurtuko du datu kuantitatibo eta estatistikoen bidez, kalitate-adierazleak oinarri hartuta. Amaierako helburua da Justizia Administrazioak Euskadin eskaintzen duen zerbitzuaren egungo erradiografia egitea, hortik abiatuta horren eraginkortasuna hobetzeko formulak ezartze aldera.

Aplikazio informatika berri horren jatorria Eusko Jaurlaritzak teknologia berriak herritarren zerbitzura erabiltzeko hartu duen konpromisoan dago; halaber, justiziaren esparruan Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko beste aurrerapauso bat ere bada. 

Aginte-panel horrek prozesu judizialen egoera ezagutzeko hainbat adierazle barne hartzen ditu. Era horretan, kudeaketa judizialaren arduradunek besteak beste honako hauen berri izan dezakete uneoro: amaitutako, berriro irekitako edo ebazteko dauden prozeduren kopurua, eta pilaketen, ebazpenen, liskarren, luzapenen edo asetako eskariaren indizeak. Era berean, hurrengo hauen inguruko informazioa ere jasotzen du: pilaketa-atalasea gainditzen duten organoen kopurua, asetako eskariaren atalasea gainditzen ez dutenena, emandako epaien kopurua, ebazpen-autoak eta -dekretuak eta batez besteko jardute-epeak.

APLIKAZIOA JARDUERA FISKALEAN

Gaur egun, sistema horren bitartez Euskadiko jarduera fiskalari buruzko datuak neurtu ahal izateko lanean ari da Eusko Jaurlaritza. 2016ko lehenengo seihilekoan abian jartzea aurreikusita dago. 

Modu horretan, euskal fiskaltzak askotariko datuak izango ditu eskuragarri, esaterako, epaitegietara bideratutako delituen ehunekoa, epaitegiak proposatutako, aldatutako edo onartutako zigorren ehunekoa, gazte-justiziako espedienteena, fiskaltzaren eta epaitegiaren arteko desadostasuna dagoen kasuena, eta sarrera- eta irteera-espedienteena.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak epailtzaren zein fiskaltzaren, eraginkortasun eta efizientzia gehiagoz aritzeko, zein ekintza judizialetan kalitatea hobetzeko,  sistema informatikoak martxan jartzeko eskaerari erantzuten dio. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @no_dhont
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: A partir del año que viene podrá usarla también la fiscalía @gob_eus http://t.co/Z3M7Vnk9ed

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: A partir del año que viene podrá usarla también la fiscalía @gob_eus http://t.co/Z3M7Vnk9ed

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Eusko Jaurlaritzak teknologia berriak herritarren zerbitzura erabiltzeko hartu duen konpromisoan dago @gob_eus http://t.co/5

  • @jerkoreka
    2015.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak teknologia berriak herritarren zerbitzura erabiltzeko hartu duen konpromisoan dago @gob_eus http://t.co/5JeDD12qUV

  • @jerkoreka
    2015.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    A partir del año que viene podrá usarla también la fiscalía @gob_eus http://t.co/Z3M7Vnk9ed

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)