Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Euskadin balio berria ekartzen diegu eremu publikoei, hiriko bizitza soziala hobetzeko»

2015.eko urriak 03

 

  • Urriak 5, Nazio Batuek antolatutako Habitataren Mundu Eguna
  • Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, herritarrek ingurumen-eremuak eta garraiobide jasangarriak marrazteko eko-maratoi batean hartu du parte

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, Euskadin, bizitza soziala hobetzeko dakarkiegu balio berria eremu publikoei, arreta berezia eskainiz gune degradatuak lehengoratzeari, hala hirikoei nola industrialei. Dena dela, badugu oraindik zereginik».

 

Astelehenean, urriak 5, Habitataren Mundu Eguna ospatuko da, «Denentzako eremu publikoak» goiburupean eta Nazio Batuak antolatua. Oregi sailburuak herritarren marrazketako eko-maratoi batean parte hartu du, Gasteizen, Arabako Ingurumeneko foru-zuzendari Amaia Barredorekin, Borja Belandia zinegotziarekin, eta ia beste 300 pertsonarekin gehiagorekin. Hain zuzen, ingurumen-eremuak eta garraiobide jasangarriak marraztu behar ziren eko-maratoian. 

 

Ana Oregi sailburuak adierazi duenez, «Nazio Batuek gogorarazi dute kale eta espazio publikoak gutxiesteko eta ez nabarmentzeko joera dagoela; baina horiexek dira hirien oinarriak, eta, beraz, doakoak, iritsi-errazak eta ingurumenaren aldetik erosoak izan behar dira. Parke, kale, espaloi, merkatu eta jolasguneez ari gara. Gure udal eta administrazioek aspalditik dihardute ideia horrekin lanean, baina beti da ona beste lekuetan zer gertatzen den ikustea, gurea hobetzea, eta elkarlanean jardutea».

 

Habitataren Mundu Egunaren helburuen artean, azpimarratzekoa da kontzientzia sortzeko premia: hain zuzen, espazio eta bide publikoak ondo diseinatu eta gestionatzeko eta espazio publikoak irisgarriak eta seguruak izan daitezen bermatzera bideratutako prozesu eta tresnak garatzekoa, erkidegoaren kohesioa eta herritar guztien ongizatea hobetzeko.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi: «Euskadin balio berria ekartzen diegu eremu publikoei, hiriko bizitza soziala... http://t.co/lLvcfXh1qQ

  • @IngurumenEJGV
    2015.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi: “en el País Vasco revalorizamos los espacios públicos para mejorar la vida... http://t.co/RqkAQSmuiE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Borja Belandia, Amaia Barredo, Lierni Mendizabal