Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ETB AEBetara iritsiko dela adierazi du

2010.eko uztailak 30

Euskal diasporarekin egin den topaketan egin du jakinarazpena eta bertan, Patty Millerek Lan Onari saria jaso du

 

“Euskara, Euskadiko albisteak, jaiak, kultura jarduerak, bertako pultsua eta bizitza hemen ere ikusi ahalko dira”. Horixe jakinarazi zien lehendakariak Boiseko Grave hotelean Eusko Jaurlaritzak euskal diaspora estatubatuarrarentzat antolatu zuen harrera-ekitaldian bildu ziren ehunka euskal herritarrei. Eusko Jaurlaritza eta ETB akordio bat ixtear daude. Horri esker, Atlantikoaren beste aldean bizi direnek ere etxean ETB ikusi ahalko dute. Ekitaldi horretan, lehendakariak Patty Miller Boiseko (Idaho) Euskal Kulturaren Museo eta Institutuaren zuzendariari Lan Onari saria eman zion, izan ere bere ibilbide pertsonala eta profesionalaren ezaugarri nagusiak “kulturaren esparruan erakutsi duen ekimen espiritua, konstantzia eta besteekiko ahalegina” izan dira.

Patxi Lopez lehendakariak ETBren nazioarteko katea laster AEBetan ikusi ahalko dela jakinarazi du. Albistea urteotan interes gehien agertu dutenen aurrean aditzera eman du, hau da, AEBetan bizi diren euskal herritarren aurrean. Eusko Jaurlaritzak atzo Boiseko Grove hotelean eskaini zuen harrera ofizialean Lopezek Euskal telebista eta irrati publikoarekin lortu den akordioa laster gauzatuko dela azaldu zuen. Horri esker, ETBk Atlantikoa zeharkatuko du Idaho, Nevada eta Kaliforniako estatuetaraino iristeko, horiek baitira Iparramerikan euskal herritar gehien dauzkaten guneak. “Lorpen historikoa da, Euskadiren errealitatea mundutik ezagutzera emateko lanaren emaitza”, gailendu du.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza ofizialak gaur goizean Boisen bizi diren euskal herritarrentzako ekitaldi bat antolatu du, Jaialdia ospatzen ari den hirian, alegia. Ehunka pertsonak Grove hoteleko areto nagusia bete dute Patty Miller Boiseko (Idaho) Euskal Kulturaren Museo eta Institutuaren zuzendaria omentzeko, izan ere bere ibilbide pertsonala eta profesionalaren ezaugarri nagusiak “kulturaren esparruan erakutsi duen ekimen espiritua, konstantzia eta besteekiko ahalegina” izan baitira. Ekitaldian hainbat dantza erakustaldiz gozatu ahal izan dute Boiseko Bihotzetik eta Oinkari Dantza taldeen eskutik. Ainhoa Arbeasen saioak amaiera eman dio ekitaldiari.

Bere esku-hartzean, lehendakariak euskal-amerikarrek kultura eta identitate estatubatuarra eta euskal herritarra hain desberdinak izanda ere, horien arteko bizikidetza lortzeko erakutsi duten gaitasuna azpimarratu du eta “urrunetik euskal herritarroi munduko toki desberdinetatik argia ematen digun sugarra bizirik mantendu dutenekin zorretan gaudela” gogorarazi du. Zorretako bat laster kitatuko da Eusko Jaurlaritzak eta ETBk euskal telebista publikoaren seinalea AEBetara iristeko lortu duten akordioari esker. “Euskara, Euskadiko albisteak, jaiak, kultura jarduerak, bertako pultsua eta bizitza hemen eta beste toki askotan ere ikusi ahalko dira. Ezinbesteko ahalegin hau egin nahi dugu euskal herritar guztien arteko lotura bizirik mantentzeko, beren herritartasuna, hizkuntzak edo jaioterriak nahiz bizi diren tokia zeinahi izanda ere”, azpimarratu du.

Txaloekin jaso zen jakinarazpen hau AEBetara joan den ordezkaritza ofizialak atzo euskal diaspora estatubatuarrarentzat antolatu zuen harrera ofizialeko ekitaldi nagusiaren ostean egin zuen. Patty Miller Boiseko (Idaho) Euskal Kulturaren Museo eta Institutuaren zuzendariak Lan Onari saria jaso zuen, izan ere bere ibilbide pertsonala eta profesionalaren ezaugarri nagusiak “kulturaren esparruan erakutsi duen ekimen espiritua, konstantzia eta besteekiko ahalegina” izan dira. Lehendakariaren hitzetan, “langile nekaezin honek Euskal Museotik euskal-estatubatuar kontzientzia aldarrikatzea lortu du hamaika ekimenen bidez”.

Diasporarentzako web orria

Lehendakariak atzo egin zuen bigarren jakinarazpena Interneten bidez iritsi zen, bertan, 1878tik Amerika osotik hainbat taldek argitaratu dituzten 130 aldizkari eta 200.000 web orri baitaude. Esaterako, euskal etxeen web orrian Amerikan bizi diren euskal herritarren presentziari buruzko argitalpen historikoen bilduma zabala dago.

 

 

Iruzkin bat
  • @txorittikia
    2010.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: The Lehendakari announces that ETB, Basque television, will be coming to the U.S.. http://bit.ly/bplOh9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria