Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak ETAren azken komunikatuari buruzko iritzia eman du

2015-10-01

Eusko Jaurlaritzak ETAren azken komunikatuari buruzko iritzia eman du. Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak berriz esan du komunikatua «ez dela albiste»; izan ere, haren ustetan, «ezer gutxi edo ezer ez esatearen» pareko da bidea aurrera doala esatea. Horregatik, esan du ETAren amaiera ordenatua dela terrorismo horrekin amaitzeko modurik onena.

Gobernuak gogorarazi du ETAk konpondu gabeko zorra duela oraindik, bai euskal gizartearekin eta baita eragindako mina aitortzeari dagokienez ere. Horrez gain, berriz esan du Eusko Jaurlaritzaren apustua «lanean jarraitzea dela, ETAren heriotza-akta lortzeko», eta horretarako aldebakarreko adierazpen bat dela hoberena.

EZKER ABERTZALEKO BURUZAGIEN ESKUTITZA

Eusko Jaurlaritzako eledunak erreferentzia egin dio, halaber, gaur hedabide batzuetan argitaratutako gutunari, ezker abertzaleko zenbait buruzagik –Oskar Matute, Hasier Arraiz, Rebeka Ubera eta Pello Urizar, kasu– izenpetu dutenari. Hau adierazi du eskutitzaren ildotik: aurrerapausoa iruditzen bazaio ere indarkeria hautabiderik txarrena dela onartzea, ezin da hori bateratu ETAren jarduna iraganean legitimoa izan zelako baieztapenarekin. Orobat gogorarazi die «bakearen aktibo nagusia ez dela ezker abertzalea, euskal gizartea baizik».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan