Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iriarte: «Paisaia babestu eta kudeatu beharreko balio gisa tratatzeko, lankidetza hertsian jardun behar dute Ikerkuntzaren eta Unibertsitatearen munduak eta administrazioek»

2015.eko urriak 01
  • Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Administrazioko sailburuordeak, EHUko «Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria» unibertsitate-masterra abiatzean

Eusko Jaurlaritzaren Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordeak, Izaskun Iriartek, uste du «paisaia babestu eta kudeatu beharreko balio gisa tratatzeko, lankidetza hertsian jardun behar dutela Ikerkuntzaren eta akademiaren munduak, profesionalak, eta administrazioek, politika hasiberri hori garatu eta finkatzeko».

 

Iriartek Bilbon plazaratu ditu hitzok, EHUren Bizkaia Aretoko Oteiza salan, «Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterra»ren irekieran. Masterra, hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitateak 2015/16 ikasturterako eskaintzen duen graduondoetako bat da. Aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartu dute, halaber: Agustín Azkaratek, EHUren Kultur paisaiak eta ondarea Unesco katedraren arduradunak; Karmele Urtiagak, EHUren Master eta Doktorego eskolaren idazkari akademikoak; Gorka Aranak, «Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria» masterraren koordinatzaileak eta Felipe Criadok, Ondare Zientzien Institutuaren zuzendariak.

 

Iriartek zorionak eman dizkio EHUri, paisaiaren arloko master ofiziala abiarazteagatik, eta master arrakastatsu eta produktiboa opatu die ikasle eta irakasleei. Eusko Jaurlaritzak Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin bat egin zuen 2014an, Erkidegoan paisaiaren arloko politika publiko bat garatzeko.

 

«Paisaia babestu eta kudeatu beharreko balio gisa tratatzea lan-esparru erabat berria da, eta akademiaren eta administrazioaren arteko lankidetza hertsia eskatzen du politika jaioberri hori garatu eta finkatzeak» adierazi du Iriarte sailburuordeak.

Fruituak

«Eusko Jaurlaritzak paisaiaren arloan sustatutako politikaren fruitu izan da 2013an Kultur Paisaiak eta Lurraldea katedra sortu izana. Gobernuaren eta EHUren arteko lankidetza-hitzarmen baten bitartez sortu zen, Unesco katedra bihurtzeko asmoz, eta hala gertatu zen 2014an» gaineratu du Izaskun Iriartek.

 

Sailburuak gogorarazi duenez, «2014an onartu zen, halaber, lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko Dekretua, eta paisaiaren ekintza-planak prestatzeko lehen deialdia egin zitzaien udalerriei. Hala, hamabi proiektu hautatu ziren. Oraintsu, 2015eko irailean, udalerri-mailan paisaiaren ekintza-planak prestatzeko bigarren deialdia amaitu berri da. Hogeita hamar eskaera jasorik, uneotan azterbidean dira».

 

Eskola agendan ere paisaia sartzea sustatzen ari gara, hezkuntzako materialak prestatuz. Orobat, paisaia-katalogoak prestatzeko ideia garatzen gabiltza, eta lurralde-plan partzialetan sartuko diren paisaia-mugak zehazten» ñabartu du Iriartek. 

 

INFO +http://www.ehu.eus/eu/web/gestiondelpaisaje

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Izaskun Iriarte, Consejera GV: el tratamiento del paisaje precisa una estrecha colaboración entre diversos agentes. http://t.co/dl0nPY6ies

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Agustin Azkarate, Felipe Criado, Karmele Urtiaga, Gorka Arana