Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

World Cheese Awards sari ospetsuak Donostian emango dira 2016an

2015.eko irailak 30

Munduko Gazta lehiaketa garrantzitsuenaren hurrengo edizioa Donostian ospatu da, 2016eko azaroaren 15etik 18ra, Euskadi – Basque Country International Cheese Jaialdiaren inguruan.

1897tik antolatzen den txapelketa hau Lehen aldiz Erresuma Batutik kanpora aterako da. Oraingoan Artzai Gazta Elkarteak antolatukodu Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Lehiaketa honetan 40 herrialdeetako 3.000 gazta parte hartuko dute. Gipuzkoako hiriburua munduko eskaparatea bihurtuko da, paregabeko aukera Euskadiko industria, kultura eta gastronomia ezagutzera emateko.

WCA 2016 ekitaldiaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, ekitaldi hau Euskadiko artzaintza eta ardi-sektoreari esker ona emateko aukera ere izango dela azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)