Berriak Segurtasuna
Eu

Gaurtik aurrera, ibilgailuaren atzeko eserlekuan ipini beharko dira haurren aulkiak

2015.eko urriak 01
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak haurrak ibilgailuetan lotzeko gailuei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du esteka honetan: http://bit.ly/1PMTHbn
 
Gaurtik aurrera, 135 cm edo gutxiago neurtzen duten haurrak ibilgailuaren atzeko eserlekuan joan beharko dute, beren neurri eta pisurako aproposa den lotze-gailu egokiarekin. Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 117. artikuluaren aldaketa gaur jarriko da indarrean eta, horren arabera, beti fabrikatzailearen jarraibideak kontuan hartuz instalatu beharko dira umeak lotzeko sistemak.
 
Araudia aldatzearen helburua hau da: bederatzi leku arterainoko ibilgailuetan, hemezortzi urtetik beherako adingabeen babesa indartzea da, 135 cm edo gutxiagokoak direnean, bai eta gidariarena ere. Ezbeharrik izanez gero, nabarmen txikiagoa da lesioak jasateko aukera ibilgailuaren atzeko eserlekuan bidaiatuz gero.

Adingabeak atzeko eserlekuan ez joateko hiru salbuespen daude: ibilgailuak atzeko eserlekurik ez izatea, beste adingabe batzuk joatea atzeko eserlekuetan edo atzeko eserlekuetan haurrak ibilgailura lotzeko sistema guztiak instalatzeko aukerarik ez egotea. Kasu horietan bakarrik bidaiatu ahal izango dute umeek aurreko eserlekuan, betiere beren neurrirako eta pisurako homologatutako sistemak erabiliz. Kasu horietan, ibilgailuak aurreko airbaga badu, bizkarrez jarrita dauden haurrak lotzeko sistemak erabil daitezke, betiere airbaga desaktibatuta.

Orain arte bezala, taxiek haien neurrirako eta pisurako homologatutako gailurik gabe garraiatu ahal izango dituzte 135 cm-ko eta gutxiagoko adingabeak, baldin eta hiriguneetan zirkulatzen badute eta pertsona horiek atzeko eserlekuan eserita badoaz.

Haurrak ibilgailuetan lotzeko gailuei eta segurtasun-uhalari buruzko araudia ez betetzea falta astuna da eta 200 euroko zehapenaz zigortuta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau