Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu, Usurbilen ospatuko den Kilometroak ekitaldia dela eta

2015.eko irailak 30

Euskotrenek indartu egingo du Ermua – Donostia eta Donostia – Hendaia lineatako ohiko tren zerbitzua, igandean, urriaren 4an, Usurbilen ospatuko den Kilometroak ekitaldia dela eta. Era berean, Zumaia eta Donostia arteko autobus zerbitzua indartuko du eta Urbil – Usurbil eta Belartza – Usurbil arteko lantzaderak eskainiko ditu

ERMUA   -    USURBIL   -   DONOSTIA/HENDAIA

•    ERMUA     -    USURBIL    -    DONOSTIA:
Trenak egongo dira orduoro egun osoan, edozein jaiegunetan bezala, 8:42an, 9:42an, 10:42an eta 11:42an Ermutik abiatuko diren indartze zerbitzuez gain.   


•    ZUMAIA   -     USURBIL   -    DONOSTIA:
Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 17:30ak arte trenek 30 minutuz behingo maiztasunez zirkulatuko dute eta, horrez gain, zerbitzua indartzeko zenbait tren berezi abiatuko dira 9:40an, 10:10ean, 10:40an, 11:10ean, 11:40an eta 12:40an.


•    USURBIL    -    DONOSTIA:
Goizeko 09:30etatik 13:00ak arte zerbitzua eskainiko da 30 minutuz behin, eta bi zerbitzu berezi 10:36an eta 11:36an. 13:24tik 16:54ra berriro ere zerbitzuak eskainiko dira ordu erdiz behin, eta zerbitzu berezi bat 18:00etan.


Azken zerbitzuak 21:24an, 21:54an, 22:24an eta 22:54an izango dira.



•    DONOSTIA    -    IRUN:
30 minutuz behingo jaiegunetako zerbitzu erregularraz gain, zerbitzua indartu egingo da Donostia eta Irun arteko tren bereziekin 12:00etan, 12:30etan eta 13:00etan, eta 17:00etatik 21:45era zerbitzuak eskainiko dira 15 minutuz behin.



HENDAIA/DONOSTIA    -    ORIO    -    EIBAR

•    IRUN    -     DONOSTIA :
Zerbitzua edozein jaiegunetako ohikoa izango da, tren zirkulazioak eskainiz 30 minutuz behin. Zerbitzu hori indartu egingo da trenak eskainiz 15 minutuz behin 8:07tik 12:22ra.

•    DONOSTIA   -    USURBIL
Goizeko 08:20tik 12:58ra arte trenek 13 eta 17 minutuz behin zirkulatuko dute. Egunaren erdialdean, 13:20tik 16:50era eta 17:15ean eta 18:15ean, trenek 30 minutuz behingo maiztasunarekin zirkulatuko dute. 18:50etik aurrerako zerbitzu erregularrak indartu egingo dira 18:15ean, 19:15ean eta 20:15ean abiatuko diren trenekin.

•    USURBIL    -    ZUMAIA    -    EIBAR / ERMUA:
Zerbitzua edozein jaiegunetako ohikoa izango da, tren zirkulazioak eskainiz ordubetez behin. Zerbitzu hori indartu egingo da goizeko 08:34an Zumaiarantz irtengo den trenarekin eta arratsaldeko 13:34an, 14:34an, 15:34an, 16:34an, 18:24an, 18:51n, 19:24an, 19:51n, 20:24an eta 21:34an abiatuko diren trenekin. Ermura doazen trenen zerbitzua ere indartu egingo da 17:34an, 18:34an, 19:34an eta 20:34an.

OHAR GARRANTZITSUAK

•    8:50ean, 9:50ean, 10:50ean, 11:50ean, 12:50ean eta 17:50ean Amaratik Bilbora abiatu ohi diren trenen irteera ordutegia 5 minutu aurreratuko da.

•    8:42an, 9:42an, 10:42an eta 11:42an Ermutik Eibarrera abiatu ohi diren trenen irteera ordutegia 5 minutu atzeratuko da.

•    8:03tik 12:03ra Hendaian edo Irunen abiatzen diren trenetako bidaiariek, Bilborantz, Eibarrerantz edo Zumaiarantz jarraitu nahi badute, trenean jarraitu beharko dute Amarara heltzean. Lasarterantz jarraitu behar duten bidaiariek, berriz, tren aldaketa egin beharko dute.   

•    17:30etatik 22:30etara Lasartetik abiatzen diren trenetako bidaiariek, Amaratik aurrera jarraitu nahi badute, tren aldaketa egin beharko dute.

 KILOMETROAK BILLETE BEREZIA

Sarbidea errazteko xedez, Euskotrenek Joan-Etorriko billetea prestatu du prezio bereziarekin, Kilometroak ekitaldirako. Urriaren 4an geltokietako eta geralekuetako salmenta makinetan salduko da. Billete hori ohiko ordainketa baliabideen (Mugi/Lurraldebus edo hilekoak) osagarri izango da.
Barik txartelarekin bidaiatzen duten erabiltzaileei gogoratu behar diegu Atxuri eta Deba artean baino ez dela baliagarria, eta ezin dela Usurbileraino joateko erabili.


ZUMAIA – DONOSTIA LINEAKO AUTOBUS ZERBITZUA INDARTZEA ETA URBILETIK ETA BELARTZATIK USURBILERA DOAZEN LANTZADERAK

Datorren igandean Euskotrenek ere indartu egingo du bere autobus zerbitzua, Kilometroak ekitaldira doazen pertsonak errazago heldu ahal izan daitezen zirkuitura Aritzetako, Urbileko eta Belartzako aparkalekuetatik batez ere.

Zumaiatik, Usurbilerantz eta Donostiarantz irteteko ordutegia hau izango da: goizeko 06:30etatik 08:30etara, ordubetez behin; goizeko 08:30etatik 13:30etara, ordu erdiz behin;   13:30etatik 16:30etara, ordubetez behin; 16:30etatik 20:30etara, ordu erdiz behin; eta azken zerbitzua 21:30etan.

Donostiatik Usurbilerantz eta Zumaiarantz, ordutegia hau izango da: goizeko 8:00etatik 9:00etara, ordubetez behin; 9:00etatik 14:00etara, ordu erdiz behin; 14:00etatik 17:00etara, ordubetez behin; 17:00etatik 21:00etara, ordu erdiz behin; azken zirkulazioak 22:00etan eta 22:30etan.

Zumaia – Donostia lineako autobusek Zumaian, Getarian, Zarautzen, Orion, Usurbilen, Urbilen eta Donostian izango dituzte geralekuak.

Horrez gain, Aparkaleku bat egokituko da Urbil Merkataritza Gunean, eta beste bat Belartza Merkataritza Gunean. Horren ondorioz lantzadera zerbitzuak ezarriko dira. Bi zerbitzuak autobus artikulatuekin eskainiko dira 10 minutuz behin goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 21:00etara. 13:00etatik 17:20ra arteko denbora tartean zerbitzu horiek ordu erdiz behin funtzionatuko dute.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakia erabili dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan ere jaso dezakete informazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko