Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urriaren 3an Gasteizek koaderno-marrazketako «Eko Sketch» maratoi ekologikoa hartuko du berean

2015.eko irailak 30
  • Marraztu beharreko bost gune: Florida parkea, Andre Maria Zuriaren plaza eta Green Capitalaren ikurra, Anorbin kantoia bere horma-irudiekin eta lurpeko hondakin-edukiontziekin, Santa Mariako katedrala edo harresia eta garraio jasangarria: bizikletak, tranbia edo autobusak

 

Urriaren 3an Habitataren Munduko Egunarekin bat egingo du Arabako hiriburuak, koaderno-marrazketako maratoi bat antolatuta bertako kaleetan. Marrazketa-zaleei zuzentzen zaie: ingurumenarekin eta ekologiarekin konpromiso handiena agertzen duten hiriko guneen irudiak egin beharko dituzte.

 

Elkar liburu-dendek antolatu dute ekimena, eta Milán, Moleskine, Sakura, Dakotabox eta Virgen Blanca enpresek lagundu. Ezarritako kupoa bete bitartean egunotan izen ematen dutenek Elkar liburu-dendatik igaro beharko dute, eta han emango diete parte hartzeko behar duten materiala. Nahitaez marraztu beharreko bost toki edo objektu egongo dira, baina nahi adina marrazki gehitu daitezke, baldin eta ekologia badute gai nagusitzat.  Egun osoa dute marrazteko. Indarberritzeko, hamaiketako txiki batera gonbidatuko dituzte eguerdi partean.

 

Irailaren 30a baino lehen eman behar da izena, edo www.ekosketch.eus webgunean, edo Gasteizko Elkar liburu-dendan inprimakia beterik. Plaza kopurua mugatua da. Urriaren 3an, larunbata, parte-hartzaileek Gasteizko San Prudentzio kaleko Elkar liburu-dendatik igaro beharko dira, 10:00etatik 11:30era bitartean, maratoian parte hartzeko beharrezko dituzten materialak hartzeko:· Koaderno bat, konpultsatua.· Talens-en Sakura errotuladore bat.· Ikatz-ziri bat.· Sketch Take Away hamaiketakoa hartzeko txartel bat eta hiriko mapa bat. Marrazteko denbora 19:00etan amaituko da. Aurretik eman beharko dira koadernoak, Gasteizko San Prudentzio kalean.

 

Mapan, nahitaez marraztu beharreko bost gune/eraikin markatuko dira:· Florida parkea. Hiri-parkea. · Andre Maria Zuriaren plaza eta Green Capitalaren ikurra.· Anorbin kantoia bere horma-irudiekin eta lurpeko hondakin-edukiontziekin. · Santa Mariaren katedrala edo harresia. Ondarearen zaharberritzea. Eta · Garraio jasangarria: bizikleta, tranbia edo autobusak.

 

Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bana aurkeztu beharko du guneko, gutxienez. Gasteizen nahierara egindako marrazki kopuru mugagabe batekin bete daiteke koadernoa: barrualdeak, kanpoaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab. Ingurumena izan behar da gaia.

 

12:30etik 13:00etara bitartean, Andre Maria Zuriaren plazan bilduko dira parte-hartzaileak, argazki bat ateratzeko. Hantxe, doan jasoko dute Sketch Take Away hamaiketakorako txartela.Elkarrek koaderno bana emango dio lehiakide bakoitzari: nahitaezkoa izango da koaderno konpultsatu horretan aurkeztea marrazkiak. Dena dela, erabat askea izango da marrazki-teknika aukeratzea, eta, beraz, marrazkigileek beren margoak eraman ditzakete. Aukerakoa izango da Milan ikatz-ziria zein Sakura errotuladorea erabiltzea.

 

KATEGORIAK ETA SARIAK:

1. kategoria: Hamasei urtetik gorakoak (1999an edo lehenago jaioak). 2. kategoria: 10-15 urte arteko haurrak (2000-2005 bitartean jaioak, biak barne). 3. kategoria: 10 urtetik beherako haurrak (2006 ondoren jaioak).  Sari hauek banatuko dira:· Koaderno ekologiko onena helduen kategorian: 100 €-ko Elkar opari-txartela + Noche Mágica Dakota Box opari-kutxa.· Koaderno ekologiko onena gazteen kategorian: 70 €-ko Elkar opari-txartela + Disfruta Euskadi Dakota Box opari-kutxa. · Koaderno ekologiko onena haurren kategorian: 50 €-ko Elkar opari-txartela + Escapada en Familia Dakota Box opari-kutxa. Aukeratutako lanei Arabako Foru Aldundiaren sari bat banatuko zaie. Urriaren 15ean emango dira sariak, Florida parkeko kultura-etxean egingo den ekitaldi batean. (Info + http://www.ekosketch.eus).

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Día Mundial del Hábitat: Vitoria Gasteiz acogerá el sábado “Eko Sketch”, un maratón ecológico de dibujo en cuaderno http://t.co/ycN0XIGEBI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)