Berriak
Eu

Kontsumobidek kontsumo arduratsuari buruzko ingelesezko hezkuntza materiala sortu du

2015.eko urriak 02

Hizkuntza ikasten ari diren gazteei eta helduei zuzenduta dago, batez ere, kontsumoarekin lotutako gaiak ingelesez landu nahi dituzten ikastetxeei eta hizkuntza-zentroei.

 

Kontsumobidek kontsumoari buruzko hezkuntza-materiala sortu du ingelesez, hizkuntza hori dakiten edo ikasten ari diren gazteei eta helduei kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak jakinarazteko asmoz.

Hezkuntza-ekintza berri hau Kontsumobidek kontsumoari buruzko informazio eta prestakuntza azkarra eta eraginkorra emateko abiarazten dituen ekimenetako bat da. Helburua behar eta joera berrietara egokitzea da, 2014-2018 aldirako Kontsumobideren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala.

Hala, ikasgeletan erabiltzeko ingelesezko material didaktikoen eskaera gero eta handiagoa denez, Kontsumobidek material hau prestatu du gazteek kontsumoari buruzko jarrera kontzienteak, kritikoak eta arduratsuak har ditzaten. Materiala doan eskuratu ahal izango da erakundearen webgunean eta prestakuntza-zentroetan.

Oro har, materiala DBHtik aurrerako ikasleentzat eta helduentzat sortu da, eta, bereziki, interesgarria izan daiteke irakaskuntza arautuko ikastetxe hirueledunetarako eta kontsumoko gaiak ingelesez landu nahi dituztenentzat (hizkuntza-zentroak, adibidez).

Unitate didaktikoak ingelesez soilik sortu dira, ikasgelan lantzeko jarduera partikular gisa edo Kontsumobideko prestakuntza-zentroetan jarduera osagarri gisa.

Bi unitate didaktiko daude eskuragarri:

  • Elikadura osasungarria eta elikagaien etiketak
  • Publizitatea ikuspegi kritikotik

Unitate didaktiko bakoitza gutxi gorabehera ordu betean egiteko prestatuta dago, eta horrek irakasleek jarduera autonomiaz landu ahal izateko beharrezko informazioa ematen du.

Materialera bi modutan eskura daiteke:

 Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: http://www.kontsumobide.eus

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriak 2.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko