Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Immigrazioaren foroa osatzen duten lan-batzordeek beren helburua lortu dute

2015.eko irailak 30

Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak (37 kide dituen erakunde paritario bat da eta kide horiek euskal administrazio publikoen, GKEen, elkarteen, sindikatuen eta enpresen ordezkariak dira) bilera bat egin du gaur goizean Gasteizen, eta Enplegurako eta Gizarte Politiketarako sailburu Angel Toña izan da bileraren buru.

Gaurko bileran (aurten egingo diren bi bileretako lehenengoan), udal-hauteskundeak egin ostean, foroan izango diren kide berriak aurkeztu dira. Kide horiek, osoko bilerako gainerako kideak bezala, immigraziorako euskal estrategiak markatutako helburu hauetan guztietan lortutako betetze-maila onartu dute: herritarrei eta immigrazioari buruzko euskal politikaren barneko eta instituzioarteko egituraketa eta artikulazioan; enplegurako, prestakuntzarako eta eskolako arrakastarako sarbidean, integraziorako bide gisa; herritartasun osorako eta baliabideen mobilizaziorako sarbidean; zerbitzu eta programa publikoetako dibertsitaterako sarbide eta kudeaketan; partaidetza, dibertsitate kultural eta elkarbizitzan; eta, azkenik, diskriminazioaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokan.

Galderak egiten hasi aurretik, Angel Toñak azalpen batzuk eman ditu Eusko Jaurlaritzak, gobernuz kanpoko erakundeekin eta elkarteekin batera, errefuxiatuak hartzeko garatzen ari den ekintzei buruz. Bere garaian Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen kronogramari jarraitzen diote. Orduan egin zuen bezala, hau adierazi du Toñak berriz ere: «Ekintza hauek gizatasunaren, erantzukizunaren eta legezkotasunaren printzipioetan oinarritzen dira».

«Krisi honek planteatu digun desafio etiko, humanitario eta demokratikoari erantzuteko beharrezkoak diren baliabideak planifikatzen ari gara.  Modu solidarioan eta antolatuan hartuko ditugu Euskadira iristen diren errefuxiatuak, eta errefuxiatuek dituzten eskubide eta betebeharrak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioan oinarrituta integratzea sustatuko dugu», azpimarratu du, azkenik, sailburuak.

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Las comisiones de trabajo que integran el Foro de la Inmigración cumplen su objetivo http://t.co/fSruAUHkGq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)