Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Lanbideko mahai sektorialak akordioa lortu du langileen bi herenen ordezkari sindikalekin

2015.eko irailak 30

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Herri Administrazio eta Justizia Sailak jakinarazi nahi dizuegu Lanbideko mahaiaren gehiengoak lanpostuen zerrendari eta langileen lan-baldintzei buruzko akordioa lortu duela.

UGT, CCOO eta LABek sinatu dute akordioa. Sindikatu horien ordezkaritzak langileen % 70 hartzen ditu barnean guztira. ELAk gaur ez du akordioa sinatu baina hura zehatz-mehatz aztertzea erabaki du; horrenbestez, sindikatu horrek ondoren bat egiteko aukera zabalik uzten du Jaurlaritzak.

Enpleguko Politiko Aktiboak eskualdatzea 2010ean sinatu, Lanbideko LPZ hilaren 8an onartu eta gaur langileen ordezkariekin akordioa sinatu ondoren Lanbiden etapa bat amaitu eta beste bati ekiten zaiola nabarmendu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta «erakunde hori Euskadiko lan-sistemaren ardatza» dela ere gaineratu du. Akordioa txalotu ondoren, Ángel Toñak adierazi du akordio horrek «okerren pasatu duten eta pasatzen ari direnen premiei erantzutea» dakarrela, hau da, langabetuen, prestakuntza behar dutenen edo DBEren hartzaileen premiei.

Horrez gain, sailburuak «irakurketa positiboa» egin du akordio hori eredugarri izan dadin Jaurlaritzak zabalik dituen beste mahai sektorial batzuetan, «eta, oro har, uneotan lan-hitzarmenak negoziatzen ari diren mahai guztietan», baita enpresa pribatuetan ere.

Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko akordioa datorren asteartean gobernu-kontseiluan aurkeztea aurreikusita dago.

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzak 918 langilera igo zuen erakunde autonomoaren egiturazko plantilla irailaren 8an onartutako Lanbideko lanpostuen zerrendaren bidez, orain daudenak baino 104 lanpostu gehiago, alegia; bihar, urriak 1, jarriko da indarrean.

LPZk berrantolatu egiten du Lanbideren egitura, erakunde autonomoa modernizatzeko, haren jasangarritasuna bermatzeko, eta euskal herritarrek enpleguaren eta prestakuntzaren arloan dauzkaten premiei erantzuteko.

Sindikatuen eta Jaurlaritzaren arteko akordioaren hobekuntza nagusien artean, nabarmendu beharra dago horri esker Lanbideko langileei ez dietela hemendik aurrera ordainsaria murriztuko, ezta lan mailako murrizketak daudenean ere. Gaur onartutako aldi baterako osagarri pertsonalei esker izango da hori.

Halaber, urtebeteren buruan Lanbideko langile lan-kontratudun guztiak funtzionario bilakatuko direla hitzeman du Eusko Jaurlaritzak. Langile horiek Estatuko Lan Zerbitzu Publikotik eta Egailanetik datoz funtsean, eta Lanbideren parte dira jada.

Azkenik, sindikatuen eta Lanbideren arteko batzordea ezarri da akordioa betetzen den baloratzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    La mesa sectorial de Lanbide alcanza un acuerdo con la representación sindical de dos tercios de su plantilla http://t.co/giYhHGs745

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)