Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Biltzarra inauguratu du

2015.eko irailak 30

Gaur goizean, Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Biltzarra inauguratu du gaur goizean Azkuna Zentroan. Ekitaldian segurtasun pribatuko sektoreko Euskadiko eta Espainiako kide ugari izan dira, baita Segurtasun Saileko ordezkariak eta Ertzaintzaren eta beste polizia-kidego batzuetako agintariak ere.
 
Jardunaldia inauguratzeko hitzaldian, sailburuak nabarmendu du segurtasuna arlo publikoari eta pribatuari dagokiela, ondasun komuna delako. «Segurtasunak, osasunak, hezkuntzak eta gure bizitza pertsonaleko eta komunitarioko beste arlo askok bezala –esan du–, arreta publikoa ez ezik, gutako bakoitzaren konpromiso pertsonala eta kolektiboa behar du.» Segurtasunaren arloko Euskadiko arduradun gorenak Ertzaintzak segurtasun pribatuaren eta segurtasun publikoaren arteko lankidetza-planak ezartzeko parametro orokorrak azaldu ditu. «Ikuspegi estrategikoaz eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko Aurrerabide programaren markoan», esan du.

Bigarren edizioa

Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Biltzarra gaur egingo dute Azkuna Zentroko instalazioetan, eta Segurtasun Saileko hainbat ordezkarik hartuko dute parte, baita Ertzaintzakoek ere, besteak beste, Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak eta Erregimen Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendari Eugenio Artetxek. Biltzarrean, hainbat hitzaldi eta eztabaida-mahai antolatu dituzte, hainbat arlotako adituen eskutik. Segurtasun pribatuaren sektoreko estatu osoko teknikari eta aditu asko ere etorriko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)