Berriak Osasuna
Eu

Hasi dira Arabako Unibertsitate Ospitalea zabaltzeko eta birmoldatzeko proiektuaren lehen obrak

2015.eko irailak 29

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) bere Gida Planeko lehen fasean jasotako hobekuntza-lanak hasi ditu. Hain zuzen, datozen hamar urteetan osasun-zentroa birmoldatu eta zabaltzeko egin beharreko operazio guztiak antolatzen dituen ardatz egituratzailea da Gida Plana.

Santiagoko Oftalmologia Zentroa sortzea da lehen helburuetako bat. 16 kontsulta eta prozedura-areto bat kokatuko dira, 1.036 metro karratuko azalera batean.Hala, datorren otsailerako amaituta egongo den Oftalmologia Zentro moderno horretan egingo dira Gasteizko oftalmologiako kontsulta eta esku-hartzeak.

Era berean, hasi berri diren lanek aukera emango dute Kirurgia Handi Anbulatorioak datorren martxorako 1.200 metro karratu izateko, Santiagoko egoitzan ere, 30 lanpostu (horietako 4, independente) eta esku-hartzeko prozeduretarako areto bat kokatzeko han. Bestalde, dagoeneko amaitu dira profesionalen aldagelak eta ospitaleko ohe-jantziak banatzeko biltegiak hobetzeko lanak.

Arabako osasun-instalazioak zabaldu eta birmoldatzeko lanen esparruan, halaber, Errehabilitazio zerbitzua Olagibel kaleko eraikineko behe solairuan jartzeko proiektua idazten hasi dira; 1.306 metro karratu hartuko ditu, eta hobekuntza nabarmena ekarriko du iriste-erraztasunari dagokionez (orain bigarren solairuan dago).

Lakuabizkarrako Osasun Zentroak ere zabalduko du bere Errehabilitazio zerbitzua, 283 m2-ko hidroterapia eremu txiki bat ezarrita. Horrenbestez, bi egoitza horietan zentralizatu ahal izango da, azkenik, arabar guztientzako errehabilitazio zerbitzua.

Txagorritxuri dagokionez, 2015 urtea amaitu aurretik lizitatuko eta esleituko dira ospitalea zabaltzeko lanak. 30.000 metro karratu hartuko ditu, eta laguntzaren esparruko baliabide hauek bilduko: Pediatriako eta Helduen Larrialdietarako eremu bat, ZIU, obstetrizia-gunea eta kirurgia-gunea (19 ebakuntza-gela, bakoitza bere laguntza-eremuarekin).

Aparkalekuak

Txagorritxuko egoitzan, aparkalekuaren lehen fasearekin osatuko da eraiketaren lehen etapa. Aparkalekuak lurrazpiko hiru solairu izango ditu, 17.639 m2-tan: horietan, aparkatzeko 533 leku sartuko dira.

Bigarren etapan, Txagorritxuko egoitzara sartzeko eraikin berria eraikiko da, bai eta aparkalekuen bigarren fasea eta ospitalera sartzeko plaza berde handia ere, ospitalearen eta Euskal Herria Boulevardaren artean. Zenbait zerbitzu eta bi egoitzotako ospitaleratze-unitateak birgaitzeko lanek osatuko dute bigarren fase hori.

Hirugarren fasea, oinarrian, bi egoitzetako ospitaleratze-unitateak birgaitzean datza.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Comienzan las primeras obras del proyecto de ampliación y remodelación del Hospital Universitario Araba http://t.co/ymLdp4hNQh

  • @v_en_c
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Comienzan las primeras obras del proyecto de ampliación y remodelación del Hospital Universitario Araba http://t.co/Emu1WEQMDV