Berriak Osasuna
Eu

Gripearen Aurkako 2015eko Txertaketa- Kanpaina Aurkezpena

2015.eko urriak 01
  • Osasun Sailak eta Osakidetzak beste behin adierazi nahi dute beharrezkoa dela txertaketa 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoren bat dutenentzat, haurdunentzat eta osasun-langileentzat, heriotzak eta konplikazio larriak ekiditeko
  • Urteko prebentzio komunitarioko neurri nagusietako bat da Gripearen aurkako txertaketa Euskadin, pertsona helduei dagokienez
  • Osakidetzak 380.000 txerto aurreikusi ditu, 1.200.000 euroko inbertsioa eginda

Osasuneko sailburu Jon Darpónek gaur aurkeztu du Gripearen aurkako 2015eko txertaketa-kanpaina. Urriaren 5ean hasiko da eta azaroaren 30era arte iraungo du, Osakidetzaren osasun-zentro, anbulatorio eta ospitale guztietan. Osakidetzako Osasun-arretako zuzendari Antonio Arraiza doktorea eta Osakidetzako Pazientearen Segurtasuneko koordinatzaile Enrique Peiró lagun zituela, Osasuneko sailburuak mezu argia igorri die euskal herritarrei: «oso garrantzitsua da gripearen aurkako txertoa hartzea. Txertoa segurua eta eraginkorra da, eta larria izan daitekeen gaixotasun bati aurre egiteko prebentzio-tresna nagusia da gaur-gaurkoz». Iragarri duenez, kanpaina berriaren helburuko hartzaileak 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat dutenak, haurdunak eta osasuneko langileak dira aurten ere.

Osasuneko sailburuak txertoa hartzearen garrantzia azpimarratu du eta gogorarazi du «Osasun Sailak eta Osakidetzak haurrek txertoen egutegia betetzea gomendatzen dugula eta horretara bideratzen ditugula beharrezkoak diren baliabideak, txertoa hartu ez duten haurretan gaixotasun infekziosoen agerraldi epidemikoak sumatu ditugulako. Halaber, oso garrantzitsua da arrisku-taldeetan dauden helduek gripearen aurkako txertoa hartzea».

Gripeak arreta-inpaktu handia izaten du urtero osasun-sistemetan eta konplikazio larriak eragiten ditu pertsona infektaberetan, heriotza ere eraginez zenbaitetan. Gaur jakinarazi denez, iaz, Euskadin, ospitaleratutako gripe-kasu egiaztatu larrien % 40k ez zuen txertoa hartu eta «ziur aski, txertoa jarri izan baliete, ospitaleratzea eragin zuten konplikazioetako asko ekidingo lirateke», adierazi du Jon Darpónek. Zehazki, azken epidemia-sasoian, ospitaleratutako 17 pertsona hil ziren, guztiak ere gripearen ondorioz konplikazioak jasateko arrisku-faktoreak zituztenak eta haietariko %35 ez zeuden txertatuta.

PREBENTZIOAREN GARRANTZIA

Datu horiek agerian uzten dute prebentzioaren garrantzia. Horrenbestez, Osasun Sailak eta Osakidetzak higiene-neurriak hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute, tartean, eskuak maiz garbitzea, botatzeko paperezko mukizapiak erabiltzea eta, bereziki, txertoa hartzea. Gripearen aurkako txertoak, eraginkortasun erabatekorik ez duen arren, gaixotasunaren sintomak eta ondorioak txikiagotzen ditu. Alegia, txertoak infekzioa ekiditen du kasu askotan, eta gainerakoetan, kutsatuz gero, gaixotasunaren intentsitatea eta ondorioak gutxitzen ditu. Orain gutxi Vaccine aldizkariak argitaratutako ikerlan ospetsu baten arabera, urteko txertaketa-kanpainak eragozten duen heriotza-kopurua handia da, batez ere pertsona adintsuenen kasuan. Esaterako, txertaketa-eraginkortasuna erdipurdikoa izanda ere, 2012-2013 ekitaldian 10.000 pertsona ez hiltzea lortu zen.

Aurtengo txertoak iraila arte isolatutako birus guztien anduiak ditu, AEBtako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroak argitaratutako astekari epidemiologikoaren arabera (MMWR). Horrenbestez, sailburuak nabarmendu duenez, «prebentzioa da gure bitarteko onena eta gripearen aurkako txertaketa neurri eraginkor eta segurua da».Txertoaren segurtasuna da kanpainaren aurkezpenean azpimarratu duten alderdietako bat. 2010 eta 2014 urteen artean emandako 2.000.000 dosietatik 53k besterik ez dute kontrako erreakzioa izan, larririk bat ere ez.

Osakidetzak urriaren 5ean, astelehena, hasiko du txertaketa-kanpaina, azaroaren 30era arte iraungo duena.Kanpaina gauzatzeko, hasiera batean, 380.000 txerto eskuratu dira. Horien guztien kostua 1.200.000 eurokoa izan da.Hala ere, behar izanez gero, dosi gehiago erosiko direla esan du sailburuak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @biocrucesHRI
    2015.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    El consejero de Salud presenta la campaña de Vacunación Antigripal 2015
    http://t.co/ULmqTxqHKg

  • @CIbarrondo
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El consejero de Salud presenta la campaña de Vacunación Antigripal 2015 http://t.co/0OHjEUnZio

  • @CIbarrondo
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Gripearen Aurkako 2015eko Txertaketa- Kanpaina Aurkezpena http://t.co/L1jlPHFlLN

  • @jdarpon
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: Gripearen Aurkako 2015eko Txertaketa- Kanpaina Aurkezpena http://t.co/L1jlPHFlLN

  • @HUAospitalea
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    El consejero de Salud presenta la campaña de Vacunación Antigripal 2015 http://t.co/0OHjEUnZio

  • @HUAospitalea
    2015.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Gripearen Aurkako 2015eko Txertaketa- Kanpaina Aurkezpena http://t.co/L1jlPHFlLN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Enrique Peiró, Osakidetzako Osasun Publikoaren eta Segurtasunaren Inguruko Programen Koordinatzailea / Coordinador de Programas de Salud Pública y Seguridad del Paciente de Osakidetza