Berriak

Gizonekin berdintasunean egin beharreko lanari buruzko hausnarketa Michael Kaufman nazioarteko adituarekin

2015.eko urriak 02

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gizonak berdintasunaren alde kontzientziatu eta inplikatzeko duen Gizonduz programaren barruan, honako jardunaldia ospatu du Bilbon: “Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak hamar urte: aurrerapausoak eta erronkak gizonekin egindako lanean”. Michael Kaufman nazioarteko adituak parte hartu du nazioartean gizonekin berdintasunaren arloan egindako ekimenak azalduz. Kaufman ezaguna da nazioartean gizonak berdintasunean inplikatzeko ekimen ezberdinak direla eta. Berak sortu zuen 1991.ean Kanadan Lazo Zuriaren Kanpaina gizonak emakumeen kontrako indarkeriaren aurka inplikatzeko, gero mundu mailan oihartzuna izan zuena. Promundo Institutuko ikertzailea da eta MenCare ekimeneko ordezkaria. MenCare 35 herrialde ezberdinetan eta bost kontinentetan gizonak zaintza lanetan aktiboki inplikatzeko egindako ekimen bat da.

Jardunaldia berdintasuna lortzeko bidean gizonek izan behar duten zereginei buruz hausnartzeko gunea  da. Honela, Kaufmanen hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bat antolatu da, zeinean azken hamar urteetan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zenetik hona, gizonak eta berdintasunaren gaiaren inguruan emandako aurrerapausoez hitz egin den, eta baita ere aurrera begirako erronkez. Mahai-ingurua Emakundeko idazkari nagusia den Ana Alberdik zuzendu du eta bertan parte hartu dute Emakundeko Erakunde arteko Lankidetza arloko arduradunak, Ander Bergarak; On:Giz elkarteko sortzaile eta Gizon Sareako kidea den Mikel Otxotorenak; eta Getxoko Udaleko Berdintasun teknikaria den Idoia Eizmendik. Mahai-inguruaren ondoren, talde-lana egin da bertaratuekin.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 09

    Es imposible ver el vídeo , por favor , arréglenlo , tengo mucho interés.
    Saludos Ana G

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Michael Kauffman