Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu du Artziniega parean lurzoruak okupatzea A-2602 eta A-4624 errepideetarako. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 29

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: A-2602 eta A-4624 errepideak Artziniegatik igarotzen egokitu eta urbanizatzeko eraikitze proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Gaur, gobernu-kontseiluak oniritzia eman dio Arabako Foru Aldundiak beharrezko dituen ondasunen eta eskubideen premiazko okupazioari, nahitaezko desjabetze bidez, Artziniega parean A-2602 eta A-4624 errepideak egokitzeko eta urbanizatzeko eraikuntza-proiekturako.

Arabako Aldundiak, Artziniega parean A-2602 eta A-4624 errepideak egokitzeko eta urbanizatzeko eraikuntza-proiektua izeneko espedientea formalki egin eta onartu ondoren, adierazi zuen proiektua gauzatzeko lursail guztiak erabilgarri izatea beharrezkoa zuela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau