Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Musikene Fundazioaren estatutuen aldaketa. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 29

Erabakia, MUSIKENE Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Musika Fundazio pribatuaren estatutuak aldatzeko baimena ematen duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Musikene - Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegiaren Fundazioaren estatutuetan aldaketa egitea onartu du.

Aldaketak estatutuen laugarren kapituluari eragiten dio, fundazioaren organoak zehazten diren kapituluari. Honela, pertsona bakarreko bi organo sortu dira: Zuzendari Nagusi Akademikoa batetik, eta Zuzendari Kudeatzailea, bestetik. Aldaketa honen ondoren, Koordinatzaile Nagusiaren figura desagertu da, eta haren funtzioak Zuzendari Kudeatzaileak hartuko ditu. Estatutuen erredakzio berriak, era berean, Zuzendari Nagusi Akademikoaren zereginak ere jasotzen ditu.

Aldaketa hau, Musikeneren 2014-2018 Plan Estrategikoan azaltzen den kudeaketa eraginkor baten aldeko irizpideari erantzunez egin da. Fundazioaren Patronatuak 2014ko ekainean onartutako Plan Estrategiko horri jarraiki, Patronatuak 2015eko otsailean aho batez onartu zuen estatutuetan aldaketa egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau