Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

760.000 euro gailu digitalak erosteko diru-laguntzatan. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-09-29

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza lerro berria ireki du, ikasgeletan bitarteko digitalen bidezko ikaskuntza eta irakaskuntzari bultzada emateko helburuz

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2015-2016ko ikasturtean gailu digitalak erosteko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Gailu horiek Euskadiko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleek erabiliko dituzte ikasgeletan. Deialdi honel 760.000 euroko zenbatekoa du.

Deialdi hoentan parte hartu ahal izango dute, 2015-2016 ikasturte honetan SARE_HEZKUNTZA GELAN sarean dauden ikastetxe publiko edo itunpekoetako Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek; ikasle horiek beka baten onuradun izan beharko dute, ikas-materialaren osagaian, 2014/2015eko ikasturteko beka-deialdian.

Gainera, diru-laguntza eskatu duten dispositibo digitalak bat etorri beharko du ikastetxeak eskatzailearen talde guztiarentzat aukeratu duenarekin, beti ere Aginduan zehazten dituen ezaugarri teknikoak betez. Gailuak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera eskuratua beharko du izan. Ikasle bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 200 eurokoa izango da gailua erosteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan