Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Izaskun Iriarte Sailburuordea, UPV/EHUko “Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria” Masterraren aurkezpenan

2015.eko irailak 30

Ostegunean, urriak 1, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Oteiza gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUren “Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria” Unibertsitate Masterraren aurkezpen eta irekiera ekitaldia ospatuko da. Honako hau da, hain zuzen ere, 2015-16 ikasturteko Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko ikasketen nobedadeetako bat.   Ekitaldian parte hartuko dute: Agustín Azkarate, UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco katedrako arduraduna Karmele Urtiaga, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako idazkari akademikoa Gorka Arana, “Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria” Masterraren koordinatzailea Felipe Criado, CSICeko Ondare Zientzien Institutuko zuzendaria eta Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika Sailburuordea

Hitzaldien ostean, Felipe Criadok masterrari hasiera emango dio “El paisaje está en todas partes, pero no como tú lo entiendes” izenburupean eskainiko duen hitzaldi batekin.

Paisaiaren Europako Hitzarmenaren arabera, paisaiatzat definitzen da lurraldearen edozein zati, biztanleriak ikusten duen bezalaxe; faktore naturalen eta/edo giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza dena. Hala, paisaia gauza multidimentsional bat da; esaterako, ondarearen, lurraldearen edo hiriaren kontzeptuak biltzen baititu. Ondarea naturaren arrasto hautemangarria eta hautemanezina da. Era berean, paisaia ondare horren artikulazioa da bere lurralde eskalan, eta hiria gizakiaren habitat gero eta hiritarragoa da. Hitzarmen honetan, berariazko neurriak hartuta paisaia babestu eta antolatzera zuzendutako politikak zehaztu eta aplikatzeko beharra ezartzen da. Beraz, sektore publikoak eta pribatuak ikerketa eta berrikuntza prozesuei ekiteko gai izango diren pertsonak behar dituzte, paisaiaren babesarekin, kudeaketarekin eta antolamenduarekin lotuta. Hala, prestakuntza behar hori master honen bidez bete nahi da. Informazio gehiago:

http://www.ehu.eus/eu/web/gestiondelpaisaje

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    I Iriarte participará en la presentación “Máster en Gestión del Paisaje. Patrimonio, territorio y ciudad” de UPV/EHU http://t.co/FoOnL0VACT

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Agustin Azkarate, Felipe Criado, Karmele Urtiaga, Gorka Arana