Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

420.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-09-29

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko diru-laguntzatarako deialdia egiten duen Agindua. Deialdi honek 420.000 euroko diru-kopurua du.

Deialdiak, diruz-lagundu ahal izango diren bizialdi osoko ikaskuntzako hiru motatako jarduerak zehazten ditu:
-Prestakuntza-jarduera espezifikoak, pertsona-talde jakin baten prestakuntza-beharrei erantzuteko diseinatu eta planifikatutakoak.
-Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak.
-Prestakuntzako edo hezkuntzako metodologia berrien esperimentazioari buruzko proiektuak; ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziari buruzkoak, prestakuntza hurbiltzeko eta ikastea sustatzeko trabak baztertzeari buruzkoak, edota bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako beste edozein.

Onartuak gertatzen diren proiektuek, eta ondorioz deialdi honen bidezko finantziazioa eskuratzen dutenek, 2015ean zehar hasi beharko dute, eta datorren urteko ekainaren amaiera bitartean garatu ahal izango dira. Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke: udalak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak, euren helburu sozialen artean formazioa duten udal-elkargoak, Euskadin egoitza duten unibertsitateak, bizialdi osoko ikaskuntzaren arloan jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuak, eta euren helburuen artean formazioa duten merkataritza-elkarteak edo ekonomia sozialeko elkarteak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan