Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi bideratuko ditu seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak erregulatuko dituen dekretu berrira. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 29

LABURPENA

Zenbateko hori 255/2006 Dekretura bideratutako aurrekontu-sailetik kendu da, apirilaren 1ean indarrean jarritako 30/2015 Dekretu berriaren eskaerei erantzuteko
Guztira, seme-alabak dituzten familiei zuzendutako diru-laguntzen aurtengo aurrekontua 27.193.900 eurokoa da

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eskatuta, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen 2015eko aurrekontu-zuzkiduraren eguneraketa onartu du gobernu-kontseiluak. Erabaki horri esker, epeak eta baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak erantzungo dira.

Joan den martxoaren 17an, gobernu-kontseiluak seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen dekretu berria onartu zuen. Erregelamendu berriak funtzio bera betetzen zuen 255/2006 Dekretua ordeztu du. Ondorioz, Dekretu berria jarri ondoren, hau da, aurtengo apirilaren 1etik aurrera, testu horrek erantzuten die eskabideei.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bi dekretuek biltzen dituzten eskabideei erantzuteko, aurrekontuan sartutako baliabideak (27.193.900 euro) banatzeko aurrekontu-eguneraketa onartzea erabaki du. Dekretu berriak barne hartzen dituen eskabideak apiriletik aurrerakoak direnez, lehengoaren dotazioa handiagoa da.

Seme-alabak dituzten familientzako diru laguntzak prestazio ekonomiko ez periodikoak dira, eta familia-unitateko aitari edo amari zuzenduta daude, beren kargura dituzten seme-alaben mantenuarekin eta zaintzarekin lotutako behar ekonomikoak betetzen laguntzeko. Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen 8. artikuluari jarraiki, eskubide subjektibozkoak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau