Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Maria Carmen Agoues, Kepa Bilbao eta Jose Ramón Bengoetxea izendatu ditu Arbitraje Batzordeko kide izateko hautagai. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 29

 

Erabakia, Eusko Jaurlaritzak Arbitraje Batzordean izango dituen ordezkaria izendatzeko dena.

LABURPENA

Proposamena jakinarazi diote Eusko Legebiltzarrari eta aste honetan argitaratuko dute Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak 15 egun izango ditu organo eskuduna biltzeko hautagaitzen egokitasuna ebazteko, kargua hartu baino lehen.
Arbitraje Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako erakundeen artean sortzen diren eskumen-gatazkak ebazten dituen organoa da.

Gobernu Kontseiluak Maria Carmen Agoues, Kepa Bilbao eta Jose Ramón Bengoetxea Arbitraje Batzordeko kide izateko hautagai izendatzeko erabakia hartu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izan daitezen. Arbitraje Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako erakundeen artean sortzen diren eskumen-gatazkak ebaztea du eginkizun (Gernikako Estatutuaren 39. artikulua).

Arbitraje Batzordeak zazpi kide ditu:

alde batetik, presidentea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea bera izaten den (gaur egun, Juan Luis Ibarra).
Bestetik, askatasunez izendatutako sei kide: Eusko Jaurlaritzak hiru hautatzen ditu, eta foru-aldundi bakoitzak bana.

Arbitraje Batzordeko kideen mandatuak sei urteko iraupena du. Arbitraje Batzordea arautzen duen ekainaren 30eko 13/1994 Legearen arabera, batzordeko presidenteak, bere mandatua amaitu baino hiru hilabete lehenago, berritze-prozesua abiarazi behar du, dagokion erakundera joz. Hori horrela, Juan Luis Ibarrak uztailaren 20an abiarazi zuen izapidea.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dio hautagaien proposamena Eusko Legebiltzarrari, eta aste honetan emango da argitara EHAAn. Proposamena argitaratu ondoren, egungo presidenteak 15 eguneko epea izango du hautagaitzak aztertuko dituen eta haien egokitasuna ebatziko duen organoa deitzeko, hautgaiek kargua hartu baino lehen.

Arbitraje Batzordearen egoitza Legebiltzarrean dago. Batzordekideek Zuzenbideko titulua eduki behar dute, bai eta esperientzia egiaztatua ere arlo juridikoan, eta ez dute inolako ordainsaririk jasotzen euren funtzioak gauzatzearen truke. Kargu hori, bestalde, bateraezina da foru-erakunde edo erakunde autonomikoetan lan egitearekin, inpartzialtasun- eta independentzia-printzipioak betez jardun behar baitute.

EGINKIZUNAK

Arbitraje Batzordeak hurrengo hauek ebazten ditu:

Eskumen-arazoak, lege- edo foru-arauen proiektu edo proposamenekin lotutako eskumenen titulartasuna autonomia-erkidegoarena edota foru-erakundearena den erabakitzeko.
Eskumen-gatazkak, Eusko Jaurlaritzak edo foru-aldundiek ikusten dutenean xedapen, ebazpen edo egintza batek ez duela errespetatzen legez ezarritako eskumen-ordena.

(*) Gernikako Estatutuaren 39. artikulua: Autonomia Erkidegoko erakundeen eta lurralde historiko bakoitzekoen artean sor litezkeen eskumen-gatazkak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren lehendakaritzapean Eusko Jaurlaritzak eta dagokion lurraldeko Foru Aldundiak askatasunez izendatutako kide berdinez osatutako bitartekaritza-batzorde batek ebatziko ditu, Eusko Legebiltzarraren lege batek finkaturi

CURRICULUM VITAEA

Kepa Bilbao Gaubeka

PRESTAKUNTZA:

Abokatu ekonomialaria. Deustuko Unibertsitatea.
Zenbait graduondoko eta espezializazio ikastaro.
Ikerketa-lanetan partaidetza, erakunde pribatu zein publikoentzat, hala nola Indarkeriari buruzko Adituen Batzordearen Txostena, Eusko Jaurlaritzarentzat.
Kolaborazioak argitalpenetan.

LAN ESPERIENTZIA:

T. Asesores-eko bazkide zuzendaria, 1988tik.
Abokatua, jardunean.
Aholkularitza estrajudiziala eta esku-hartze judiziala honako arlo hauetan: zuzenbide zibila, merkataritza-zuzenbidea, zuzenbide administratiboa eta penala. 26 urte baino gehiagoko esperientzia, pertsona fisiko, juridiko-pribatu zein herri administrazioen abokatu-zuzendaritzan.
Deustuko Unibertsitateko irakaslea:

Zuzenbide Politikoa I eta Zuzenbide Politikoa II, Zuzenbide fakultatean, 5 ikasturtetan:
-Estatuaren Teoria.
-Konstituzio Zuzenbide Konparatua.
-Konstituzio-eredu espainolaren alde dogmatikoa eta organikoa.

Egitura Politiko-administratiboak, Zientzia Politiko eta Soziologia fakultatean:
-Botere politikoa.
-Politikaren juridifikazioaren mugak.
-Botere politikoaren deszentralizazio horizontalaren eta bertikalaren ereduak.

Zuzenbide Administratiboa, Zientzia Politiko eta Soziologia fakultateko Gizarte Laneko Eskolan:
-Zuzenbide Administratiboaren Parte Orokorra: prozedura administratiboa, zehapen-prozedura, herri-administrazioen ondare-erantzukizuna, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.

BESTELAKOAK:

JAKIUNDE, Euskadiko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako idazkari nagusia, 2008tik 2012ra.
AZTERLAN AURRERATUEN SUSTAPENERAKO IGNACIO MANUEL ALTUNA FUNDAZIOko lehendakariordea.
Beste fundazio-patronatuen kidea.
Kudeaketa arloko lanpostuak zenbait enpresatan.


CURRICULUM VITAEA

María Carmen Agoues Mendizabal

PRESTAKUNTZA:

Zuzenbidean lizentziaduna (1987) eta Zuzenbide Administratiboan doktorea (1995).

LAN ESPERIENTZIA:

Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Goizueta eta Arano udalerrietako (Nafarroa) udal idazkaria, 1988. eta 1989. urteetan.
EHUko Abokatutza master ofizialeko irakaslea.
EHUko Europar Integrazioa master ofizialeko irakaslea.
Asmoz Fundazioaren Ingurumen Zuzenbidea master interaktiboko irakaslea.
EHUko Abokatutza master ofizialeko zuzendaritza-batzordeko kidea.
Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkariaren idazkaria.
Ikerketa-ildoak: Hirigintza eta lurralde-antolamendua. Hezkuntzaren araubide juridikoa. Zehatzeko ahalmena. Lurpearen araubide juridikoa eta jabetza-eskubidea. Izaera administratiboko xedapen orokorren aurkako errekurtso juridikoak.

BESTELAKOAK:

Deialdi publikoetan finantzatutako I+G proiektuetan partaidetza, besteak beste:
- Sebastián de la normativa aplicable para la prevención y gestión de contaminación marina por hidrocarburos. Unesco katedra.
- Derechos constitucionales y desarrollo sostenible: fórmulas de integración entre el urbanismo y la ordenación del territorio, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
- Intervención en el planeamiento territorial y urbanístico de la legislación sectorial: fórmulas de integración, Zientzia eta Teknologia Ministerioa.
- Los conflictos de leyes en el Derecho Civil Foral Vasco y la Evaluación del Derecho Privado Comunitario, EHU.

Zientzia-artikuluak eta -argitalpenak, besteak beste:
- 3 monografia: El régimen jurídico de la planificación territorial: conflictos competenciales y aspectos jurídico-materiales; El régimen jurídico de los centros docentes de educación no universitaria; La Responsabilidad del arquitecto municipal (Especial referencia a los informes urbanísticos).
- Artikulu ugari zientzia-aldizkarietan: Las singularidades en el tratamiento del suelo no urbanizable; La función social de los derechos, en especial del derecho de propiedad; La intervención administrativa en el transporte de viajeros por carretera; El Planeamiento urbanístico y la movilidad sostenible; La función social en la propiedad del subsuelo urbano; La función social de la vivienda frente a los intereses particulares.

I+G kudeaketan esperientzia:
-EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria 2015etik.
- Donostiako Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide graduko irakasle taldeen koordinatzailea.

Seiurtekoak:
- Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak aitortutako ikerketako hiru seiurteko.


CURRICULUM VITAEA

José Ramón Bengoetxea Caballero

PRESTAKUNTZA:

Zuzenbidean lizentziatua, EHUn, 1986an.
Zuzenbidean doktorea (PH. D.), Edinburgheko Unibertsitatean
Katedratiko gisa akreditatua, 2014an

LAN ESPERIENTZIA:

ehuGUNEren koordinatzailea; "http://www.ehugune.es" www.ehu.es/ehugune.
International Master in Sociology of Law unibertsitate arteko master ofizialaren koordinatzaile-arduraduna (EHU eta Universit degli Studi di Milano). 2006-2007tik master ofizial gisa ematen da, Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuan.
EHUren Sociology of Law doktoregoaren (Soziologia Juridikoa) koordinatzaile-arduraduna eta Doktoregoaren Batzorde Akademikoko presidentea, Globalizazioa aztergai doktorego-programako kidea.
Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (Eurobask) idazkari nagusia.
Zuzenbide-teoria, soziologia eta zuzenbide-filosofiako irakaslea: 1990etik EHUko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide, Moral eta Politikaren Filosofiako irakaslea (1993tik, irakasle titularra).
Bordeleko Montesquieu-Bordeaux Unibertsitateko irakaslea, Espainiako Konstituzio Zuzenbideari buruzko ikastaroa, 2012tik Zuzenbideko Graduan.
Comparing Legal Cultures-eko irakaslea (kultura juridikoak), International Master in Sociology of Law-n. Aipatutako masterreko irakaslea, 2005etik: Thesis Seminar (2005-2007) eta Judges and Decision-Making, an intercultural comparison (2006-2008) ikastaroak. (2005-2010 eta 2011tik).
Europar Zuzenbide eta Integrazioko master hauetako irakaslea: EBko askatasun oinarrizkoak eta politikoak eta Kohesio-politika, Europar Batasuneko bat-egite juridikoari eta ekonomikoari buruzko master ofizialean, EHU (Asmoz Fundazioa).
Euskal nazionalismoaren aukerak europar esparruan ikasgaiko irakaslea EHUren XXI. mendeko nazionalismoari buruzko Nazionalismoa XXI. Mendean izeneko master ofizialean, 1 ECTSko irakaslea: Euskal nazionalismoaren aukerak Europako markoan - Las oportunidades del nacionalismo vasco en el marco europeo.
.
BESTELAKOAK:

Martxan dauden ikerketa-taldeak eta ikerketa-proiektuak

- P-Hiru Bis Publikoa, Pribatua eta Jendartekoa: Lankidetzak eta Gobernantza Erak Euskal Herrian eta Europan proiektu estrategikoa.
- Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna Ikerketa Taldeko (IT) kidea, Gurutz Jáureguiren zuzendaritzapean.
- Helsinkiko Unibertsitateko Centre of Excellence The Foundations of the European Polity-ko kanpoko kolaboratzailea, Kaarlo Tuori zuzendari izanik, 2007tik 2013ra arte. Europes Moral Economy: Debt - Past and Present (Norface: 2014-2017) European Bonds The Moral Economy of Debt proiektuarekin berriz aktibatu zen.
- Effectiveness and Application of EU and EEA law in National Courts ikerketa-taldeko ikertzailea. Christian Franklinek zuzentzen du, Bergen-en (Norvegia).

Honako aldizkari edo argitalpen hauen erredakzio-kontseiluko kidea:

-Dykinson Elkartearen Zuzenbidea eta Gizartea sailaren editore-koordinatzaile nagusia, Carlos Listarekin batera, IISJrekin elkarlanean.
-Eleriako Erredakzio Kontseiluko kidea.
- Oñati Socio-legal Series-eko (online) Erredakzio Kontseiluko kidea.
- Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea.
- Brasilgo Soziologia Juridikoko Elkartearen Aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea.
- Iuris Vasconiae Aldizkariko Batzorde Zientifikoko kidea.
- Helsinkiko Unibertsitateko No Foundations Aldizkariko International Advisory Board-eko kidea.
-Sortuzeko Batzorde Akademikoko kidea.
-Ceinik-eko (EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedra) nazioarteko ikasketa bildumaren Batzorde Akademikoko kidea.

Agentzia independenteen ebaluazioak.

- 3 seiurteko ikertzen, Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak egiaztatuta: 3; hirugarren seiurtekoa aitortua: 2002-2007.
- 5 bosturteko irakasle gisa, EHUk aitortuak: 5. bosturteko aitortua: 2014-01-01
- 8 hirurteko.
- Uniqual: Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia. Bikaintasun aitorpena (A-1) Lortutako puntuak: 100,00. Aitortutako azken tartea: 2005/01/01.
- ANECA - Unibertsitateko katedratikoen kidegorako akreditatua, Zientzia Sozial eta Juridikoetako Unibertsitate Katedradunak Akreditatzeko Batzordeak, 2014ko otsailaren 19an.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau