Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak nekazari ekoizleen elkarteentzako laguntzak iragarri ditu. (2015-09-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko irailak 29

LABURPENA

Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasotako laguntzetarako deia egin da lehenengo aldiz, aurten sortu diren nekazari elkarteentzat.

Kontseiluaren azken bileran, Eusko Jaurlaritzak onartu du ekitaldi honetan nekazari ekoizleen elkarteei eta elkarte horien batasunei laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak emandako Agindua.

Agindu horretan bi laguntza mota aurreikusten dira. Alde batetik, 2015a baino lehen aitortu diren elkarteentzat erkidegoaren araudiak aurreikusten dituenak, laguntza horiek eskuratu ahal izateko epea agortu ez bazaie. Bestetik, Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa berrian (LGP) aurreikusitako laguntzak iragarri dira lehen aldiz, ekitaldi honetan aitortzen diren elkarteentzat.

Lehenengo kasuan, 2014-15 merkaturatze kanpainian egindako funtzionamendu gastuak lagundu ahal izango dira diruz. Soldatak, aseguruak, garraioak, dietak eta materiala dira gastu horietako batzuk. Laguntza horien finantzaketarako, 2015ean 200.000 euro erabiliko dira guztira.

Ekoizleen elkarteak eta erakundeak sortzeko Landa Garapenerako 2015-2020 programak aurreikusitako laguntzei dagokienez, laguntza horiek ezingo dira izan negozio planean aurreikusitako urteko fakturazioaren %9 baino gehiago, eta elkarte bakoitzak gehienez 100.000 euro eskuratu ahal izango ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau