Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ander Caballero: «New Yorkek frogatu du herrialdeen eta eskualdeen zuzeneko kudeaketa funtsezkoa dela klima-aldaketaren prebentzio eta egokitzapenean, bai eta lurraren garapen jasangarrirako ere»

2015.eko irailak 29
  • Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako eta Kanadako ordezkaria pozik dago gaur bukatuko diren ingurumenari buruzko hitzorduetan garatutako jarduerarekin
  • Jasangarritasunerako helburuak: «Baliabide guztiak beharrezkoak dira, naziokoak eta nazioartekoak, publikoak zein pribatuak, bai eta nork bere proportzioan ekarpena egitea ere»

 

New York, 2015eko irailaren 29a

Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako eta Kanadako ordezkari Ander Caballeroren iritziz gaur amaituko diren New Yorkeko Klimaren Asteak eta Garapen Jasangarriaren Jardunaldiek «agerian utzi dute zein garrantzitsua den herrialdeen eta eskualdeen zuzeneko kudeaketa klima-aldaketaren prebentzioan eta egokitzapenean, bai eta lur osoan garapen jasangarria lortzeko lanean ere».

 

Bilera tekniko batzuetan parte hartu du Caballerok, nrg4sd eta The Climate Group erakundeekin, eta, horrez gain, Under2 Memorandum of Understanding deritzon ekimenean bildutako herrialdeekin ere egin du lan; azken hitzarmen horren bidez planetaren tenperaturak mende honetan bi gradu gora egitea saihestu nahi dute. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak hainbat eztabaidatan parte hartu du honako agintari hauekin, besteak beste: The Climate Group taldeko zuzendari Marc Kenber, Rhône-Alpeak eskualdeko presidenteorde Bernard Soulage, Sao Pauloko Ingurumeneko estatu-idazkaria, Kataluniako Gobernuko Mireia Cañellas, Galesko Klima Aldaketa eta Natura Baliabideetarako Carl sargeant, eta Kaliforniako gobernadore Edmund G. Brown Jr.

 

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak honela azaldu du: «Climate Week NY ekimenean eta New Yorkeko Jansagarritasunaren aldeko jardunaldietan garatutako jardueretan gauza asko jorratu ditugu; batetik, Parisen abenduan izango den COP 21 klimari buruzko konberentziari begira, Kyoto ordezten eta eguneratzen duen protokolo berria ekarriko baitu, eta bestetik, estatuen, herrialdeen eta eskualdeen plangintzak zehazteko.

 

Guk Lyonen egin genuen moduan, herrialde, eskualde eta estatu gehiagok ere egin dute bat planetaren tenperatura bi gradu baino gehiago igo dadin eragozteko helburua sustatzen duen mugimenduarekin. Euskadi aspalditik lan egiten ari da helburu horretan, baina guztiok parte hartu behar dugu hor.  Jasangarritasunaren helburuei dagokienez, baliabide guztiak eduki behar ditugu orain, nazionalak eta nazioartekoak, publikoak zein pribatuak; eta nork bere proportzioan egin behar du ekarpena, batzuen eta besteen garapen-mailak zein ahalmenak kontuan harturik. Herrialde bakoitzaren kontrolak funtsezko garrantzia du agendaren xedeak erdiesteko».

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 29
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 29
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 29
  • @IngurumenEJGV
    2015.eko irailak 29
  • 2015.eko irailak 29

    Como inquietud, llama la tención que los Estados Unidos que firmaron en su momento el protocolo de Kioto y no lo cumplieron ,a la vez son grandes consumidores de hidrocarburos, puedan cumplir una sustitución y actualización de uno nuevo. Las emisiones de gases con efecto invernadero están generando serios problemas al planeta y todos los países, comunidades, territorios están siendo impactados con menor o mayor énfasis.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)