
Akitania-Euskadi 2015eko proiektu-deialdia “osasuna eta bio-osasuna, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria, energia berriztagarriak, itsasoko eta kostaldeko baliabideak" alorretan irekita dago
Akitania-Euskadi Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du, “osasuna eta bio-osasuna, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria, energia berriztagarriak, itsasoko eta kostaldeko baliabideak" alorretan. Bi eskualdeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek 200 000 euroko aurrekontua dauka.
Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean: www.aquitaine-euskadi.eu.
Proiektuak aurkezteko epea urriaren 30ean, gaueko hamabietan, amaituko da.
http://www.aquitaine-euskadi.eu/2015eko-akitania-euskadi-proiektu-deialdia.html
-
2015-09-30
Comentario de Twitter:
Abierta la Convocatoria de proyectos Aquitania-Euskadi http://t.co/4jIKLdUz6S