Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “zubiak” eraikitzera animatu ditu Ameriketako euskaldunak, euskal enpresek Atlantikoa gurutzatu dezaten.

2010.eko uztailak 28

AEBetako bidaia honen hirugarren etapak bidea eman du Lehendakariak bilera izan dezan San Frantziskoko Euskal Etxeko kideekin eta Kaliforniako enpresariekin.

San Frantziskoko Euskal Etxeak Patxi López Lehendakariaren bisita hartu du gaur arratsaldean. Bertan, Lehendakariak topaketa atsegina izan du South San Francisco Basque Cultural Center-eko Zuzendaritza Batzordearekin. Horren ostean, Kaliforniako euskal enpresarien presentzia izan duen harrera-ekitaldi batean parte hartu du. Enpresari horiei hauxe eskatu die Lópezek: euskaldun izatearen harrotasunari eusteaz gain, ahaleginak bildu ditzatela "Atlantikoaren alde banatan", euskal enpresak herrialde honetan finkatu daitezen eta Euskadik "hazten jarraitu" dezan. Alde horretatik, Lópezek iragarri du Eusko Jaurlaritzak "irmotasunez sostengatuko duela" CAF trenbide eredu estatubatuarrean integratzeko aukera. "Estatu Batuak, oro har, eta Kalifornia, bereziki, lehentasunezko espazioa dira euskal bikaintasun-arloak garatzeko, talentuaren Metropoliarekin konektatzeko -izaera hori eman nahi diogu etorkizunean Euskadiri"-, adierazi du.

Patxi López Lehendakariaren bidaia ofizialaren hirugarren jardunaldia San Frantziskoko Euskal Etxeari egindako bisitarekin bukatu da. Bertan, topaketa atsegina izan du South San Francisco Basque Cultural Centerreko Zuzendaritza Batzordearekin eta Kaliforniaren eremuko euskal enpresariekin. Lópezek euskaldun izatearen harrotasunari eustera animatu ditu Ameriketako euskaldunak, "sustraiak gordez"; horrez gain, baina, "zubiak" eraikitzera ere animatu ditu, euskal enpresek bidea izan dezaten merkatu estatubatuarrean sartzeko. Alde horretatik, berretsi egin du CAF moduko enpresak finkatzearen alde Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua, Obamaren administrazioak aurkeztu duen trenbide ereduak eskaintzen duen "aukera" aprobetxatuz. Estatu Batuak, oro har, eta Kalifornia, bereziki, lehentasunezko espazioa dira euskal bikaintasun-arloak garatzeko, talentuaren Metropoliarekin konektatzeko -izaera hori eman nahi diogu etorkizunean Euskadiri"-, adierazi du.

South San Francisco Basque Cultural Centerreko Zuzendaritza Batzordearekin egindako topaketan hauexek izan dira: Philippe Acheritogaray SFBCCko Presidentea, Valerie Arreche NABOko Presidentea eta Xabier Berrueta Euskal Gizataldeen Aholkularitza Batzordeko kidea. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Patxi López Lehendakariaz gain, Guillermo Echenique Kanpo Ekintzako Idazkari Nagusia eta Juan Goikolea Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordea izan dira.

Ekitaldia euskal dantzen saio batez hasi da; horren ostean, Lehendakariak hartu du hitza, Euskadiko oraingo egoera ekonomikoa azaltzeko eta Iparramerikako lurretan egun hauetan gidatzen duen misioaren garrantzia nabarmentzeko. Lópezen ustez, AEBak "ezinbesteko erreferentzia-puntua dira gure enpresa-, unibertsitate- eta teknologia-sistemaren itun estrategikoak garatzeko"; horregatik, harremanak "Atlantikoaren alde banatan" hobetzearen alde azaldu da. Lehendakariak "zubiak" eraikitzera animatu ditu Ameriketako euskaldunak, "hau da, bere iragana eta ekoizpen-sektore aurreratuenetan oinarritutako ekonomia- eta enpresa-indarrak modu hobezinean lotzen dituen lurra -Euskadi- konektatuta egon dadin herri handi honekin, hots, Estatu Batuekin".

GAIA Euskadiko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteko 10 enpresetako ordezkariekin etorrita, Lehendakariak azpimarratu du "Euskadik duen posizio bikaina, beraren moduko herrialde txiki batentzat egokiak diren azpiegitura eta harremanekin; espero du, hortaz, hori baliagarria izatea bai sarrerako ate moduan funtzionatzeko eta bai gurekin harreman estu eta azkarrak dituzten Europar erregioekin lotzeko ere", adierazi du.

Bere hitzaldiaren amaieran, Lehendakariak esan du "Euskadi ez litzatekeela ulertuko" AEBetan dauden euskaldunak kontuan hartu gabe, zeren "geure buruaren zati bat" galduko bailitzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari