Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaritzak esan du «elkarrizketarako eta negoziaziorako» unea dela erakutsi dutela Kataluniako hauteskundeek

2015.eko irailak 29

Erkorekak dio, Artur Masei erreferentzia eginez, ez duela ulertzen kontsulta bat egiteko asmo soila duen norbait inputatzea

Eusko Jaurlaritzak gaur ziurtatu duenez, igandeko hauteskundeen emaitzek agerian jartzen dute Kataluniaren apartekotasuna eta estatu plurinazional batean gaudela; horregatik, behin eta berriz esan du elkarrizketarako eta negoziaziorako unea dela, irtenbide politiko bat emateko, horrela, errealitate heterogeneo bati. Hala baieztatu du euskal Gobernuaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurreko batean.

Josu Erkorekak, halaber, TSJCk Artur Mas inputatu izanari egin dio erreferentzia. Esan du ez duela zentzurik norbait inputatzea, Katalunian kontsulta soil bat egitea besterik ez badu asmoa. Orobat nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyk Kataluniarekin elkarrizketarako prest agertu eta 24 ordu beranduago gertatu dela inputazioa.

ARBITRAJE BATZORDEA

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Maria Carmen Agoues, Kepa Bilbao eta Jose Ramón Bengoetxea izendatzea Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa Arbitraje Batzordean. Arbitraje Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko eta Lurralde Historikoetako erakundeen artean sortzen diren eskumen-gatazkak ebazteko ardura duen organoa da.

Zazpi kidek osatzen dute: presidentea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea bera izaten den, gaur egun, Juan Luis Ibarra, eta izendatutako sei kide, Eusko Jaurlaritzak hiru hautatzen ditu eta foru-aldundi bakoitzak bana. Arbitraje-batzordea osatzen duten pertsonen agintaldiak sei urte irauten du.

EKINBIDE

Bestalde, Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Ekinbide-Segurtasun Publikoaren Sistema Hobetzeko Herritar-Ekimenen Bulegoa ere. Hemendik aurrera, herritarrek iradokizunak, proposamenak nahiz erreklamazioak aurkez ditzakete administrazio-organo berrian. Horiek bi hilabeteko epean erantzuteko betebeharra izango du Bulegoak. 

Ekinbide Bulegoak zerbitzu hauek hartuko ditu: euskadiko larrialdiak, suteak, salbamendua, babes zibila, eta polizia- eta mugikortasun-agenteak. Erkorekak azaldu duenez, "beste aurrerapauso" bat da herritarrei afera publikoetan parte hartzeko aukera emateko.  

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.09.29)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)