Berriak Osasuna
Eu

22 profesionalek hartuko dute parte Osasun Sailak bultzatutako Osasun-Kudeaketaren Masterraren bigarren edizioan

2015.eko irailak 28

Lehen edizioan oso emaitza onak izan zituenez, handitu egin da plaza kopurua aurten.

Gaur, Guillermo Viñegrak Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuordeak eta Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoak hasiera eman diote Osasun Sailak eta Osakidetzak, Deusto Business School Health-ekin batera, sustatutako osasun-kudeaketa masterraren bigarren edizioari.

Guillermo Viñegrak ongi prestatuta dauden eta osasun-erakundeak eraginkortasunez kudeatzeko gauza diren profesionalak edukitzeko beharra gogorarazi du ikastaroari hasiera emateko ekitaldian. Hartarako, helburu hori buruan, Osasun Sailak eta Osakidetzak jarraipena eman diote bi erakundeok batera finantzatutako prestakuntza-programa horri. Programak erreferentzia-esparrua izan nahi du etorkizunean EAEko osasun-erakundeak kudeatzeko eta osasun-sektorearen barruko eraldaketa-prozesuen buru izateko ardura izango dutenentzat.

Duela urtebete asmo horrekin sortu zen masterra; lehen edizioan, gainera, oso balorazio ona izan du parte hartu zuten arduradunen, coacheen, tutoreen zein ikasleen aldetik, eta emaitza onak lortu eta aurreikusitako prestakuntza-helburuak bete dituzte parte-hartzaileei dagokienez.

Osasun-kudeaketa masterrak kudeaketaren esparru guztiak hartzen ditu barnean, eta sei hilabeteko praktikaldia ere jasotzen du. Bigarren edizioan pixka bat handituko da plaza kopurua, 22 arte, eta praktikaldia, Osakidetzak zerbitzu-erakundeetan ez ezik, Zerbitzu Zentraletan eta Osasun Sailean ere egingo da.

Prestakuntzako programa hau osasun-kudeaketaren alorrean garapen profesionala lortu nahi duten unibertsitate-tituludunentzat da, eta EAEko osasun-sektorean esperientzia handia eta aitortua duten irakasleak ditu.  Masterrak 9 hilabeteko iraupena du, dedikazio osoarekin, eta Deusto Bussiness Schooleko instalazioetan emango dute; dena den, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren hainbat egituratan ere jardungo dute.

http://www.dbs.deusto.eus/cs/Satellite/dbs/eu/hasiera/unibertsitateko-brmasterrak/master-en-gestion-sanitaria/programa?cambioidioma=si

2015/09/28

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2015.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    22 profesionales tomaran parte en la segunda edicion del Master de Gestion Sanitaria impulsado por el Dpto de Salud http://t.co/LDq5SjyL4A

  • @HUAospitalea
    2015.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    22 profesionales tomaran parte en la segunda edicion del Master de Gestion Sanitaria impulsado por el Departame... http://t.co/zg6PNs1df2

  • @HUAospitalea
    2015.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    22 profesionalek hartuko dute parte Osasun Sailak bultzatutako Osasun-Kudeaketaren Masterraren bigarren edizioan http://t.co/HHpxUne073

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa